
«Urte luzeak daramatzagu entzuten herr honek ez duela prisarik izan behar, eta orain Urkulluk dio independentzia iraganeko irudia dela». Honela erantzun dio EH Bilduren Bizkaiako zerrendaburu den Jasone Agirrek Iñigo Urkulluri Bergaran egindako agerraldian, azken honek aldarrikapen hau «iraganeko kontua» dela errepikatu eta gero.
Agirrek urte luzeetan EAJk erabakitzeko eskubidea eta idnependentziaren aurrean izan duen jarrera kritikatu du. «Bidea lasai egin behar dela entzun dugu beti, baina bitartean Madrilera begira egotera kondenatzen gaituzte, keinu baten zain edo ez ez egitearen trukean zerbait lortzeko asmoz». Ildo horretan kokatu dute Urkulluk 2015ean egitekoa zuen galdeketa «armairuan gorde izana».
«Noizko kontsulta hori? Norekin egin nahi du ez bada herri honen erabakitzek oeskubidea defendatzen dugunon artean?», galdetu du Bizkaiako zerrendaburuak.
Ildo beretik, Arnaldo Otegik erabakitzeko aukera bera izateak daukan garrantzia nabarmendu du. «Elkarrekin doaz aurrera pausu sozial, demokratiko eta politikoak, eta hori erabakia gure esku dagoenean soilik iritsiko da», adierazi du. Zentzu honetan Podemosen jarrera kritikatu du «nahiz eta proposamen batzuk» interesgarritzat jo: «Edo ez dute ulertzen egungo mugekin ezin ditugula proposamen hauek aurrera eraman, edo badakite baina nahiago dute isilpean mantendu».
Honela, etxe baterako eskubidea, soldata duin batzuk edo hezkuntza «ezin dela madrilek dioenaren menpe egon», azpimarratu du. «Benetan lehentasuna gizarte honen ongizatea baldin bada, onartu egin behar dute Madrilek ezin digula esan nola bizi behar garen eta Madrilek ezin gaituela okerrago bizitzera kondenatu».

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
