NAIZ
BILBO

Bilboko Albian izan zen lan istripua salatu dute sindikatuek eta Udalak

ELA, LAB, ESK eta Steilas sndikatuek elkarretaratzea burutu dute Bilboko Albia eraikinaren aurrean, non asteazkenean langile bat hil zen, istripua izan eta gero. Bilboko Udal Gobernuko taldea udaletxe parean elkartu da,

Bilbon elkarretaratzea egin dute asteazkenean hildako langileak pairatutako istripua salatuz. (@labsindikatua)
Bilbon elkarretaratzea egin dute asteazkenean hildako langileak pairatutako istripua salatuz. (@labsindikatua)

Euskal Herriko gehiengo sindikala Bilboko Albia eraikinaren aurrean elakrtu da asteazkenean bertan hil zen langileak pairatu zuen istripua salatzeko. ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek elkarretaratzea egin dute eta aurten, dagoeneko, Euskal Herrian 50 langile hil direla ekarri dute gogora.

Bestetik, bizkaitar hiriburuko Udal Gobernua udaletxeko eskaileretan elkartu dira. Bost minutuz isilik egon dira bertan. Era berean, adierazpen instituzional bat onartu dute, Osalani «gertatutakoa argitzeko ikerketa guztiak martxan jartzea» eskatuz, baita langileen «segurtasuna eta osasunaren babesa» bermatzea aldarriaktuz.