NAIZ
BILBO

«Geuk ere berriro egingo genuke!» defendatu dute errepresioa pairatutako hainbat herritarrek

Troikako ordezkariak Bilbora etorri zireneko istiluak direla-eta Iñaki Montes epaituko dute ostegunean. Hilaren 29an, aldiz, Alexis Rodriguez eta David Gonzalezek egin beharko diote aurre epaiketari «beraien lanpostuen defentsan» egindako borroka dela-eta. Errepresioa pairatu duten hainbat ordezkarik, «geuk ere, berriro egingo genuke!» azpimarratuz, babesa adierazi diete.

«Geuk ere berriro egingo genuke», defendatu dute errepresio desberdinak pairatutako hainbat herritarrek. (ARGAZKI PRESS)
«Geuk ere berriro egingo genuke», defendatu dute errepresio desberdinak pairatutako hainbat herritarrek. (ARGAZKI PRESS)

Bilbon egindako agerraldian, «errepresioaren aurpegi ezberdinak» ezagutu dituzten hainbat ordezkarik babesa agertu nahi izan diete datozen egunetan epaituak izango diren hiru herritarrei. Iñaki Montes etzi epaituko dute, Troikako ordezkariak Bilbora etorri zireneko istiluak direla-eta, eta Alexis Rodriguez eta David Gonzalez 29 izango dira epaituak «lanpostuen defentsan» egindako borrokaren harira.

Honen aurrean, gaur bertaratutakoek «geuk ere, berriro egingo genuke!» adierazpenaren bidez, babesa helarazi nahi izan diete.

«Langileok, pertsonak izatetik aldagai ekonomiko izatera bihurtu nahi gaituzte. Baina badakite eraldaketa hori ezin daitekeela egin jendartearen babesarekin, jendarteaz ez duela babestuko seme-alabak prekarietatera kondenatzen dituen eredua», azpimarratu dute LAB igorritako ohar batean. Testuinguru horretan kokatu dituzte epaiketak.

Honi aurre egiteko, Euskal Herrian eredu propioa erabaki ahal izatea defendatu dute: «Euskal Herriak berriro ere borrokatu behar du bere geroagatik, gure geroa erabakitzeko. Geuk ere berriro egingo genuke borrokan!», berretsi dute.

Honela, epaituak izango diren herritarrei babesa adierazteaz gain, «etorkizunean antzeko gaiengatik egon daitezkeneei ere» helarazi nahi izan diete.