
Pilotakada ederrak baina ikuskizun txikia izan da gaur Iruñeko Labriten, Irribarria-Rezusta Ezkurdia eta Merino II.aren gainetik pasa baitira 300 pilotakadara iritsi ez den partidan. Jotzaile ikaragarriak dira Buruz buruko txapelduna eta bergarako atzelaria eta gainetik bote handia hartu duen materiala izan dute, ikuskizunaren kaltetan.
Ezkurdiaren sake-erremati bati esker urdinak 0-1 aurreratu diren arren, lehiak ez du inolako orekarik izan, gipuzkoarrek ez dietelako inolako aukerarik eman jokoan sartu ezin izan duen Ezkurdiari eta justu xamar aritu den David Merinori. Gorriek pilota guztiak gozatu dituzte eta pronostikoak uste baino errazago bete dituzte, pilotazaleen kalterako.

Basque Country
Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

Basque Country
Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

Basque Country
Cisma en el Alarde: dimite el general por la reacción machista a la denuncia de la cantinera

Basque Country
Dimite la alcaldesa de Santurtzi «para no perjudicar la imagen del PNV»

Soccer