NAIZ
GASTEIZ

Herri palestinarrari elkartasuna adierazi diote Gasteizen Maccabi taldearen bisitaren harira

Tel Aviveko Maccabik Baskoniaren aurka jokatzeko Gasteizera eginiko bisitaren harira, zenbait eragilek herri palestinarrari elkartasuna adierazi eta Israelen aurkako BDZ (Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak) kanpainari babesa agertu diote.

Palestinaren aldeko kalejira Gasteizen, Maccabiren bisitaren harira. (Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS)
Palestinaren aldeko kalejira Gasteizen, Maccabiren bisitaren harira. (Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS)

Baskonia taldearen zaleek, hainbat eragileren deiari erantzunez, herri palestinarrari babesa adierazi diote Maccabi talde israeldarrak Gasteizera eginiko bisitaren harira.

Euroligako partida hasi aurretik kalejira egin dute Arabako hiriburuko kaleetatik eta, ondoren, segurtasun neurri zorrotzei aurre eginez, Buesa Arenan ere erakutsi dituzte bandera palestinarrak.

Azpimarratu dute Maccabi ez dela «ongi etorria» Gasteizen eta Israelen aurkako BDZ kanpainari babesa adierazi diote.