Gora begira dabil Eibar. 20 jardunaldi eta gero zortzigarren postuan dago, 32 punturekin eta Europan sartzeko borrokan aritzeko moduan. Gaurkoan Mestalla hartu dute armaginek, hasiera-hasieratik Valentzia baino askoz gehiago izanda.
Baloia berea egin du lehen minututik talde gipuzkoarrak, baina lehen aukera garbia etxekoena izan da. Zazak buruan izan du gola, baina ez du atearekin asmatu. Hutsik egin ez duena Sergi Enrich izan da. 28. minutuan Escalantek erdiraketa bikaina egi ndu eta plantxan errematea eginda aurretik jarri ditu gipuzkoarrak.
Eroso Eibar zelai gainean eta are erosoago egonen zen atsedenaldiaren aurretik Adrian Gonzalezek 11 metrotatik bigarrena egin eta gero. Gainera, jokaldi horretan, epaileak Carlos Soler jokalari gaztea kaleratu du, Escalante jotzeagatik.
Bigarren zatian kontrola erabatekoa izan da eta garaipena eskura izan arren ez dio eraso egiteari uko egin Eibarrek. Eta halako batean gogoan izateko moduko gola egin du Dani Garcia kapitainak. Boleaz, areaz kanpotik, sekulako jaurtiketa egin du erdilariak. Oraindik ere izan da beste gol bat egiteko denbora. Kontua ireki duen Enrichek egin du laugarrena ere, eta aurtengo ligan dagoeneko zortzi egin ditu aurrelariak.

Azken sanferminetako txupinazoan izandako errepresioa salatu dute zenbait eragilek

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai
