NAIZ

Ugaitz Errazkin eta Igor Uriarte euskal preso politikoak Chateaurouxera lekualdatu dituzte

Ugaitz Errazkin hernaniarra eta Igor Uriarte gasteiztarra espetxez aldatu dituzte biak Euskal Herritik 600 kilometro baino gehiagora dagoen Chateaurouxko espetxera eramanez. Ugaitz Fresnesko kartzelan aurkitzen zen, eta Igor Villepinteko presondegian.

Igor Uriarte eta Ugaitz Errazkin euskal preso politikoak Chaterouxko espetxera lekualdatu dituzte, Euskal Herritik 600 kilometro baino gehiagora dagoen espetxera. Kazetak azaldu duenez, Villepenteko kartzelan zeuden Igor Uriarte eta Arkaitz Agirregabiriak ez zituzten beren senideak deitu atzo, eta abokatuak gaur espetxera deitu ostean jakin dute Uriarte Fresnesera eraman zutela.

Errazkin ere Uriarterekin batera eraman dute. Igor Uriarte eta Arkaitz Agirregabiria azaroaren 18az geroztik zigor ziegan zeuden. Zuzendaritzak ziega bera partekatzea agindu zien eta euskal presoek beren «baldintza duinen» defentsan protesta abiatu zuten.