NAIZ
ERANDIO

Erandion desagertu den 89 urteko gizon baten bila ari dira

Erandion atzo arratsaldeaz geroztik desagertuta dagoen 89 urteko gizon baten bila ari da Ertzaintza, Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Atzo arratsaldeaz geroztik 89 urteko gizon bat desagertuta dago Erandion eta haren bila ari dira.

Lakuako Segurtasun Saileko iturriek Europa Press agentziari adierazi diotenez, gizonaren senideek atzo arratsaldean eman zuten haren desagerketaren berri. Ondorioz, bilatze lanei ekin zieten, gaur goizaldera arte, emaitzarik gabe. Gizona baserri batean bizi da eta inguru hartan jardun zuten.

Landa-eremuan

Gaur goizeko 7.00etan berriro hasi dituzte bilaketa lanak, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ertzaintzaren helikoptero bat eta erreskate taldea, DYA eta Babes Zibileko kideak eta Elorrioko Laguntza Txakurren taldeko ordezkariak ari dira parte hartzen bilaketa lanetan.