«Anoetako obran zein herrialdeko gainontzekoetan sektoreko hitzarmena bete behar da. Gipuzkoako hitzarmenaren lan baldintzak errespetatzen direla bermatu behar dute instituzioek, pliegoetan gutxieneko baldintza ezarriz, eta azpikontratazio kate luzeari jarraipen estua eginez hitzarmena bera errespetatzen dela ziurtatzeko», azaldu du LABen izanean Goñik sindikatuaren web orrialdearen bidez plazaraturiko adierazpenetan. Estadioaren obretan Gipuzkoako hitzarmenak ezartzen dituen baldintzak betetzen ez direla salatu da behin baino gehiagotan
2009 urtetik berritu gabe dago hitzarmena
«Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmen duina behar dugu. Sektoreko hitzarmena 2009tik berritu gabe dago. Bada garaia hitzarmena berritzeko! Ezin dugu gehiago onartu 2017. urtean 2009an baino lan baldintza okerragoak izatea. Langileek jasaten duten prekarietatea jasanezina da», gaineratu du sindikatu honek.
«LAB eta ELAren artean sektoreko ordezkaritza sindikalaren ia %90 osatzen dugu. Langileentzat hitzarmen hoberena lortu ahal izateko, LABek positibotzat jotzen du bi sindikatuen arteko elkarlana», gogoratu du LAB sindikatuaren izanean Jonan Goñik.