
The XX eta Gorillaz 2018ko BBK Live-n arituko dira antolakuntzak iragarri berri duenaren arabera.
The XX taldea 2009an sortu zen eta oso denbora gutxian jarraitzaile ugari lortu dituzte. Komunikabideetara bidalitako oharrean nabarmentzen dutenez, «iragarkietan, telebistako sailetan, kirol-ekitaldietan eta beste zenbait tokitan hasi ziren haien musika erabiltzen. Urteko zerrendetan lekurik onenak hartu zituzten, Mercury Price saria irabazi zuten eta munduko musika-jaialdi garrantzitsuenetan jo zuten. Oso arin jorratu zuten ibilbidea, eta askok nahiko luketen merezimenduen katalogo mardula osatu dute hiru diskorekin.
Bilbao BBK Live jaialdikoa izango da Iberiar penintsulan eskainiko duten emanaldi bakarra.
Gorillaz berriz, Damon Albarn eta Jamie Hewlett musikarien taldea da eta bosgarren albuma merkaturatu berri du: ‘Humanz’. Kritikaren babesa jaso dute aurten, eta Ameriketako Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko charts direlakoetan 1. eta 2. zenbakiak lortu dituzte, hurrenez hurren. iTunes zerrendetako top postuetan daude 60 herrialde baino gehiagotan.
Bilbao BBK Live 2018ko uztailaren 12an, 13an eta 14an ospatuko da Kobetamendin eta 72 ordu geratzen dira eskaintza berezia eskuratzeko: 3 eguneko bonua: 80 euro gehi gastuak urriaren 28ko, larunbata, 13.00ak arte.
Larunbateko 13.00etatik aurrera bonuagatik 99 euro gehi gastuak ordaindu beharko dira.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»
