
Bilboko konpartsek berretsi egingo dute San Tomas egunean parte hartuz «gure herriak txerriaren inguruan duen ohitura berreskuratu eta tokiko ekoizpena zein elikadura-eredu berri baten aldeko apustua».
Ohi bezala, San Nikolas elizaren inguruan txosna jarriko dute eta musika, bertsoak eta bertoko jana eta edana eskainiko dituzte, Areatzako eta Plaza Barriko postuek emango duten nekazaritza eskaintza osatuz.
Eguneko zozketarako zenbakia bertan izango da salgai, Bilboko konpartsen egutegiarekin batera. Egitarauari dagokionez, txosna goizeko 11.00etan zabalduko dute. Eguerdian, pintxo eta indabak banatzeari ekingo diote, txalapartaren doinupean. 13.00etan izango da bertsolarien txanda; Garazi Navarrok, Oihana Bartrak eta Maialen Akizuk abestuko dute, Iker Uribarren gai-jartzailearen proposamenen gainean.
14.00etan gaiteroek joko dute oholtzaren gainetik. Bazkal ostean eta eguna itxi arte, Gora Herria erromeriak dantzan jarriko ditu bertaratzen direnak. Tartean, 18.30etan, zozketa burutuko dute, bertoko baserritarrek ekoiztutako barazkiak zein baserriko txerriki ekologikoekin.
20.00etan berriz, Bilbo Kantariren abestaldia irtengo da Kalderapeko tabernatik, Zazpi Kaleetako Txakur kaletik.
Zozketan parte hartzeaz gainera, hormako egutegia Aste Nagusiaren irrika lasaitzeko baliagarri egingo dute konpartsek, 40. urteurrena beteko du hurrengo edizioak.
Zozketako dirua Tosu Betirako ekimenari emango diote, Getxo udalerriko Tosu estratan ortu kolektiboa eta Lehen Sektorea defendatzen dituen erresistentzia-kanpaldiari.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Las unidades productivas y las marcas de Ternua aseguran su continuidad y cien empleos

Euskal musikaren sektoreak kezkaz begiratzen dio makrokontzertuen gorakadari

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

