
Aurretik iragarritako Van Morrison, Joan Jett & The Blackhearts, MC50 (tour 50 aniversario), Mott The Hoople, Gluecifer, Turbonegro, Dead Cross, The Beasts of Bourbon edo Berri Txarrak moduko taldeei gehitu zaizkie gaur jakinarazitakoak: Chris Robinson Brotherhood, Urge Overklill eta The Sheepdogs.
Last Tour enpresa antolatzaileak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, The Sheepdogs kanadarrak eta The James Taylor Quartet ingelesak doako kontzertuak eskainiko dituzte Andre Mari Zuriaren plazan.
Mendizabalan arituko diren taldeei dagokienez, The Black Crowes taldearen abeslari Chris Robinsonen talde berria da Chris Robinson Brotherhood. Grateful Dead eta The Byrds taldeen blues-rock-psikodeliatik haratago doan talde moduan finkatu da, eta sei urtetan estudioko bost disko eta hiru zuzeneko kaleratu ditu.
Bestalde, Urge Overkill talde estatubatuarra Neil Diamonden ‘Girl you'll be a woman soon’ abestiaren bertsioarekin egin zen ospetsu, ‘Pulp Fiction’ filmaren soinu bandan zegoelako. Halere, aurretik, Nirvanarekin batera jo zuen eta ‘Saturation’ disko txalotua plazaratu zuen. Hain zuzen, Chicagoko taldeak disko hori osorik interpretatuko du Azkena Rocken.
Gainera, Urge Overkill bandak beste emanaldi bat eskainiko du Azkena Rock-en, eta joan den urteko urrian zendu zen Tom Petty omenduko du. Talde estatubatuarrak berariaz prestatu du kontzertua Gasteizko jaialdirako.
Azkenik, Trashville gunean DJ ospetsuak ariko dira kontzertuen ondoren: Diego RJ, Tomás Cowabunga, J.F. León, Toni Love, Fernando Navarro, AC/DJ, Party Hard DJ y El Viejo Zorro eta La Gallina.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon
