NAIZ
BILBO

Urdaibairentzat denboraldiko lehen estropada

Urdaibai, Hondarribia eta Santurtzi izan dira, hurrenez-hurren, Bilbon lehiatu den Eusko Label Ligako debuteko estropadako aurrenengo hiru ontziak. Santurtziarrekin batera, Donostiarra izan da sorpresa eman duen beste taldea, Orioren aurretiz amaituz estropada.

Eneko Bilbao, Urdaibaiko patroia, bandea eskuan duela. (Monika DEL VALLE/FOKU)
Eneko Bilbao, Urdaibaiko patroia, bandea eskuan duela. (Monika DEL VALLE/FOKU)

Bilboko IX. Banderarekin eman dio hasiera Eusko Label Ligak denboraldi berriari. Bizkaiko hiriburuko itsasadarrean lehiatu dira traineruak, erlojuaren aurkako saioan. Urdaibai, Hondarribia eta Orio ziren bandera irabazteko hautagai nagusiak, eta pronostikoek ez dute hutsik egin.

Donostiarra izan da arraunak astintzen lehena, eta meritu handiko bosgarren postu batekin amaitu dute lehia. San Pedro izan da lehenengo txandan denbora txarrena markatu duen taldea, eta bederatzigarren postuan amaitu du estropada.

Bigarren txandan, aldiz, Zierbena izan da denbora onena markatu duen ontzia, eta sailkapen nagusiko laugarren postua bereganatu du. Tiran, bigarren txandako azkena izanik, sailkapen nagusiko azken postua saihestu eta hamaikagarren amaitu du estropada.

Hirugarren txandan lehiatu dira bandera irabazteko hautagai nagusiak. Hondarribia izan da bizkorrena lehenengo ziabogan, baita bigarrenean ere, baina Urdaibai izan da azken denbora onena markatu duen ontzia. Apenas bi segundoko aldea atera dio Hondarribiari.

Urdaibai eta Hondarribia izan dira, beraz, sailkapen nagusiko lehen bi postuetara igo diren ontziak. Hirugarren, eta ezustekoa emanez, Santurtzi sailkatu da, lehenengo txanda irabazita. Azken postuan, berriz, Kaiku, hirugarren txandan lehiatu ostean.