
Horren adibide dira kartzelako puntu erantzunak, eta ‘Gaur arte gogor defendatu izan duzu. Orain zalantza sortu zaizu’ gaiari kantatutako hiru bertsoak. Azaroaren 25a izaki, indarkeria matxistari heldu dio. Hona bigarrena: «Ederki dakit bere horretan kontraesan bat dagoena/ herri bat gara kartzelarako bideetan dabilena/ nola pentsatu hori izan dela justiziarik onena/ baina barrura heldu zitzaidan orduan ‘Manadarena’/ baina ez dut nahi justizia bat bakarrik zigorrarena/ ez dut egin nahi jende arte bat hortan oinarritzen dena».
497,5 punturekin, bigarren izan da Onintza Enbeita. Saio ederra egin du berak ere, irria eraginez batzuetan eta bihotza uzkurtuz besteetan. Umorearen adibide, Zortziko Txikian Malen Amenabarrekin osatu duen ariketa. Malen autoa aparkatzen hasi denetik Onintza oinezkoa Malenek eskatu gabe argibideak ematen hasi zaio kanpotik. 5 minutu daramatza aparkatu ezinda. «Egin beharko deutzut egun baten kasu/ baina eiten deustazu orain enbarazu/ aurrera ta atzera nabil pausuz pausu/ bajauko naiz eta zuk aparka ezazu», bota dio Larrabetzuko gazteak. Eta abil erantzun Muxikakoak: «Aginduak emoten handik ta hemendik/ ta kendu gura nauzu itxuraz paretik/ gaur zuri laguntzea lortu nahi neuke nik/ aparka neke baina ez daukat karnetik».
Eneko Abasolo ‘Abarkas’ ere gustura hirugarren postuarekin (487,5 puntu eskuratu ditu). Bai hasierako bai bukaerako agurrean, intrigaz utzi gaitu «aurtengoa azkena dugu, agian ez agian bai» kantatuz. Amaierako agurrean publikoak ere lagundu dio kantuan, erranen zuena asmatuta.
Laugarren, lehenago aipatutako Malen Amenabar, finalerdi honetako aurpegi berria. Freskoa eta indartsua. Jarraian gelditu dira Oihana Bartra (467,5) eta Beñat Ugartetxea (460,5), biak ere bertso onak utzita.
Hurrengo finalaurrekoa, hirugarrena eta azkena, heldu den larunbatean jokatuko da Lekeition, eta abenduaren 15ean izanen da final handia Bilbao Arenan.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon
