
CSN Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren agiriak aipatuz Arabako ‘Alea’k berri eman zuenez, iazko udan hiru istripu gertatu ziren Garoñako zentral nuklearra eraisteko lanetan eta, ondorioz, material erradiaktiboa isuri zen.
Zehazki, CSNk emandako informazioaren arabera, uztailaren 20an izan zen lehen istripua: eraikin batetik bestera mugitzen ari ziren iturri erradioaktibo bat lurrera erori eta berunezko ontzitik atera zen barruan zegoen zesio-137ko kapsula, hau babesten zuen beira ere apurtuta. Abuztuaren 2an 50 litro lokatz erradiaktibo isuri ziren eta, azkenik, 15 egun beranduago lokatz erradiaktiboa isuri zen berriro ere.
Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak azpimarratu du «onartezina» dela 2018ko udan izandako istripuei buruzko informazio hori 2019ko otsailera arte argitaratu ez izana.
«Kezkagarria eta salagarria da Garoñan egiten ari diren eraiste lanen inguruko gardentasunik eza», nabarmendu du Oterok.
Jazotakoaren harira, lanen inguruko jarraipena egiteko Lakuak, Arabako Aldundiak eta tokiko erakundeek 2017an sortutako batzordearen agerraldia eskatu du EH Bilduko legebiltzarkideak Parlamentuan.
Organo hura EH Bilduren ekimenez eratu zela adierazi duen arren, bere lana «guztiz ezbaian» dagoela azaldu du, haren jardunak ez duelako balio izan «opakutasunaren arazoa konpontzeko».

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»

La mayoría de la investidura de Sánchez apoya garantizar el plurilingüismo en el Estado español
