
2014an Gobernu espainiarrak udal laguntza eta hitzarmenen harira Udalbiltzaren aurka abiatutako prozesu judiziala amaierara heldu da, euskal erakundearen aldeko epaiarekin. Hala jakinarazi dute gaur partzuergoko ordezkariek Donostiako Udaletxean eginiko agerraldian.
Gobernu espainiarrak EAEn zuen ordezkari Carlos Urquijok 45 helegite aurkeztu zituen eta haietatik 20 iritsi ziren Auzitegi Gorenera, nahiz eta gero 17ra murriztu ziren. Udalbiltzako abokatu Joseba Compainsek azaldu duenez, jada lehen bost helegiteen inguruko ebazpena eman du Gorenak argitara eta «Udalbiltza egoki osaturiko partzuergoa dela» berretsi du.
Gainerako ebazpenak datozen hilabeteotan iritsiko direla adierazi dute.
Jasotako laguntzak legezkoak izan zirela berresten duten epaien ondoren, Udalbiltzak gogoratu du «partzuergoa ekonomikoki itotzeko nahi argia» salatu zuela. Udalbiltzako lehendakari Luis Intxauspek esan duenez, «1999. urtean bere ibilbidea hasi zuenetik, espainiar Estatuak ezarritako legearen eta injustiziaren zangotrabekin garatu behar izan du bere jarduera».
Jardueraren etena ekarri zuen prozesu luzea absoluzioarekin amaitu zela azpimarratu ondoren, Intxauspek nabarmendu du beste sei urtez luzatu dela ibilbide judizial berria, Udalbiltzaren proiektuaren garapena oztopatuz.
Helegiteotan, salatu du, «Udalbiltzaren izaera publikoa ukatzen zen zuzenean, partzuergoaren eraketa egokia eta udalek bertan parte hartzeko duten eskuduntza materiala ukatzearekin batera».
Azkenik, «Euskal Herria udal alorretatik eraiki eta nazio gisa garatu dadin laguntzeko sortu zela duela kasik hogei urte Udalbiltza, eta bide berberean urratsak ematen jarraitzeko» asmoa adierazi dute Udalbiltzako ordezkariek.

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
