![Lehen bi asteak umea jaio orduko hartu beharko dituzte. Gainontzekoak haurrak urtea bete aitzinetik. [Aritz LOIOLA/FOKU]](/media/asset_publics/resources/000/587/778/article_main_landscape/umea.jpg)
Hainbat atzerapenen ondotik, espainiar Gobernuak bihar luzatuko du azkenean bost astetik zortzira ama biologikoak ez diren gurasoen baimena. Lehen bi asteak umea jaio orduko hartu beharko dituzte, jarraian, eta gainontzekoak nahi bezala, baina txikiak urtebete bete baino lehen. Baimena %100 ordaindua izanen da eta ezingo zaio ama biologikoari utzi.
Europa Press agentziak dioenez, nahiz eta errege dekretua bihar jarri indarrean, jarraituko duen ala ez Kongresuko Diputazio Iraunkorrak (Ganbera desegina dagoenean funtzionatzen duen organoa) erabakiko du. Organo hori asteazkenean biltzea espero dute eta baliteke orduan balioztatzea edo atzera botatzea dekretua.
Testuan jasotzen denez, baimena luzatzen joanen da: 2019an zortzi aste, 2020an hamabi eta 2021ean hamasei, amatasun baimenarekin parekatuz.
Elkarteen kritikak
Familia elkarteek baimenaren atzean dauden tranpez ohartarazi dute. Adibidez, transferigarriak diren baimenak luzatzearen aldeko ama feministen plataformak (PETRA) baieztatu du «lege patriarkala» dela. Plataformaren sortzaileak, Patricia Merinok, azaldu du baimenek Europako herrialde aurreratuenetakoek dituztenetara hurbildu behar dutela. Horietan, transferigarriak dira, hau da, ama biologikoari pasatzen ahal zaizkio, eta hala familia bakoitzak antolatzeko askatasun handiagoa du.
Erantsi duenez, jendarteak ez du «baimen parekiderik eta transferitu ezin denik eskatzen».
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»
