
«Gaztetxe berri bat jaio da Hondarribian, herriko gazte ezberdinek elkarlanean erditutako gaztetxea, herriarentzat irekia eta herriaren tokia izango dena», azaldu dute herriko gazteek NAIZera bidalitako ohar batean.
Aipazten dutenez, «arazo ezberdinak identifikatu ondoren. gazteen arteko harremanak hobetzeko eta auzo giroa sortzeko espazio baten beharra» ikusi zuten. Espazio hori biltegi lana egin eta urteetan «utzita» egon den «eraikin historiko» batean egokitu dutela zehazten dute.
«Beste eredurik eskaintzen ez duen herrian, sistema kapitalistak baztertu eta banatu egiten gaitu», diotenez. Horren aurrean, «klase elkartasunez eta autogestioaren bidetik, ekintza kultural, aisialdi alternatibo, hitzaldi, memoria historikoa eta tailer ezberdinen bitartez herria aktibatzeko asmoa» dutela nabarmendu dute.
«30 urteren ondoren, beste eredu batzuk ezagututa (Kataluniako zentro zibikoak, Euskal Herriko gaztetxe ezberdinak...) herri honi, auzo honi, gure asmoa erakutsi nahi diogu, irekia eta anitza», adierazi dute.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
