Orbañanos 2002ko denboraldian heldu zen Hondarribiara, eta aurten hamazortzigarren denboraldia beteko du talde seniorraren buru.
Hondarribian egindako ibilbide luzean, «hainbat eta hainbat harrobiko arraunlariak lehen taldean sendotzea lortu izana» nabarmendu du arraun elkarteak.
Era berean, beste modalitate batzuetan lortutako garaipenak ez ezik, traineruan lortutako garaipenak azpimarratu ditu, besteak beste, TKE hiru Liga (2006-2014-2015), Kontxako hiru bandera (2005-2013-2018), Espainiako bi txapelketa (2012-2016), Euskadiko bost txapelketa (2004-2005-2006-2016-2018), Gipuzkoako bederatzi txapelketa (2004-2005-2006-2010-2011-2012-2015-2016-2018) eta TKE ligako 64 bandera.