
Ipar Euskal Herriko mapa turistiko berritua plazaratu du Euskal Elkargoko Turismo bulegoak, bertan Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako bailara, mendi eta altxorrak ikusi daitezke. Haatik, hiru herrialde hauek zazpi herrialdez osatutako herri baten parte direla argi azaltzen du irudiak, eskubialdean Euskal Herriaren mapa oso-osorik agertuz.
Euskal Elkargoko Turismo bulegoko zuzendari den Nicolas Martinek zabaldu du mapa berritua bere Twitter kontuan. Mapan, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoak eskaintzen dituzten aukerak eta paraje ederrak daude bistan. Kostaldeko hiri eta herritatik hasi eta barnekaldeko altxorretaraino.
Euskal Hirigune Elkargoak turismo bulego bateratua martxan jarri zuen pasa den urteko urrian, Ipar Euskal Herrian ordura arte zeuden turismo bulego guztiak egitura berean kokatuz eta politika berritzaile bat ezarririk.
Badira ia hiru urte, Ipar Euskal Herriak zeuzkan hamar herri elkargoek bat eginik, Euskal Hirigune Elkargoa sortu zela. 158 herritako 300.000 biztanle biltzen ditu erakundeak.
Estatu frantseseko Notre legearen arabera, turismoaren sustatzea Hirigune Elkargoen eskumena da eta hura egikarituz sortu dute turismo bulegoa. Kostalde eta barnealdearen arteko oreka berri bat sustatu nahian dabil ordutik Euskal Elkargoko Turismo bulegoa.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
