
Torneoa aurkeztu zen egunetik Olaizola II.a-Rezustak osatzen duten bikotea ikusten zuten askok finala irabazteko faborito nagusi gisa eta, momentuz, pronostikoak goitik behera betetzen ari dira. Ezkurdia-Aretxabaletari 22-10 irabazita, igandeko finalean izango dira, biharko Bengoetxea VI.a-Martija/ Altuna III.a-Imaz partidako irabazleen aurka.
Markagailuak bestelakorik iradoki dezakeen arren, partida hasiera orekatua eta polita izan da eta Adarraga pilotalekua bete duten pilotazaleek erruz eskertu dute, txalo zaparrada handiak eskainiz.
Hori bai, orekak partida erdira arte baino ez du iraun. Izan ere, zazpina berdindu ostean, gorriek lehia erabat hautsi dute 13-0eko partzial batekin. Ordura arte Aimar Olaizolaren gantxoak oso arriskutsua izaten jarraitzen duela erakutsi badu, Beñat Rezusta pixkanaka atzeko koadroetan nagusitzen joan da eta, Bergarakoa erabat nagusitu denean, goizuetarraren erakustaldia are handiagoa izan da.
Peña Promoziokoan
Bestalde, Jon Ander Peñak eman du eguneko albiste onena, tolosarrak gaur Bilbon aurkeztu den Promozio mailako lau eta erdikoa jokatu ahal izango baitu. Larunbatean partida bertan behera uztera eraman zuten bihotzeko arazoak ez dira larriak eta kantxetara itzultzeko medikuen baimena jaso du. Berarekin batera, beste zazpi pilotarik hartuko dute parte; Aspeko Elordi, Dario, Zabala eta Egiguren VI.a eta Baikoko Alberdi, Arteaga eta Agirre.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon
