
Abenduaren 13tik urtarrilaren 5era GARAren aurkako espolioari aurre egiteko modu berri bat izango du hala nahi duen orok. NAIZek gabonetako denda berezia ireki du hurrengo hiru astetarako Zurriola pasealekuko 6. zenbakian duen gunean.
Hainbat produktu berezi eskuratzeko aukera izango da bertan. Mota guztietako eguzkiloreak, euskal artistek diseinatutako baxerak, egurrezko apaingarriak... Gainera, NAIZ eta GARAren produktuen outlet denda ere izango da, hainbat liburu eta ekoizpenetan %50eko deskontuarekin. Harpideen kasuan, produktu guztietan deskontu bereziak izateko aukera ere izango dute.
'Egin'-en zorra GARAri ezarri ostean abiatutako kanpainaren baitan dator aldi baterako denda hau, harpidetza kanpainarekin batera sortzen ari diren ekimenen baitan.
Egunero goiz eta arratsalde
Denda irekita dago dagoeneko eta urtarrilaren 5a arte izango da Zurriola pasealekuko NAIZen gunean. Goizetan 11.00etatik 14.00tara eta arratsaldetan 16.30etik 20.30era.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Las unidades productivas y las marcas de Ternua aseguran su continuidad y cien empleos

Euskal musikaren sektoreak kezkaz begiratzen dio makrokontzertuen gorakadari

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

