
Lakuako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak mapa interaktibo bat jarri du herritarren eskura, EAEko Merkataritza Elkarte eta Federazioekin lankidetzan, Covid-19ak eragindako alarma egoerako neurriei egokituta oinarrizko zerbitzuak aurrez aurre edo modu telematikoan eskaintzen dituzten merkataritza establezimenduen zerrenda kontsultatzeko.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren arabera, EAEn, 5.000 establezimendu baino gehiago ari dira eskaintzen alarma egoerako Errege Dekretuak oinarrizkotzat jo dituen zerbitzuak eta produktuak.
Horien artean daude elikagai, edari eta premia biziko gaien dendak, farmaziak, osasun zentroak, optikak eta ortopedia dendak, produktu higienikoen saltokiak, kioskoak eta paper dendak, gasolindegiak eta garraiolariak artatzeko zerbitzuguneak, tabako dendak, teknologia eta telekomunikazio ekipamenduen saltokiak, etxeko abereen elikagaien dendak, Internet, telefono edo posta bidezko merkataritza, eta etxez etxeko janari saltoki, tindategiak eta garbitegiak. Tailer mekanikoek ere zerbitzua eman dezakete larrialdietarako.
Tresna digital berria Lakuaren esteka honetan kontsulta daiteke. Mapa interaktibo honek aukera ematen du, eta irekita dauden eta etxez etxeko banaketa egiten duten establezimenduen inguruko informazioa jasotzeko, eta etengabe eguneratzen da.
Tresna honek erakusten du ia EAE osoan daudela saltoki irekiak. Bezeroekin harremanetan jartzeko modu ohikoena telefonoa da oraindik ere; gainera, aurrez aurreko eskaintza ez duten establezimenduek (aholkularitzak, etxez etxeko janari zerbitzua duten jatetxeak eta abar), webgunearen edo posta elektronikoaren bidez eskaintzen dute zerbitzua.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
