
Zubietako errauskailuaren gatazkan, GuraSOS elkarteari zilegitasuna kentzen saiatzea leporatu diote plataformako kideek EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari. Honek, «konstituzio-kontrakotasun» gisa ebatzi du GuraSOSek jarritako helegitea eta afera Konstituzio Auzitegiraino eraman du.
Asteazken honetan, GuraSOSek izapide horren aurkako erregu-errekurtsoa jarri du. Haren iritziz, «erditik kendu nahi dute, euskal administrazioen ingurumen-jarduerak kontrolatzeko» egiten duten lana «deserosoa delako».
Testuinguru horretan, plataformak mobilizaziorako deia egin du. Igande honetan balkoietatik eta leihoetatik «errauskailuaren kutsaduragatik» sirenak jarrita protesta egitera animatzen ditu herritarrak. Era berean, haurrek egindako arrainen marrazkiak erakusteko deia egin dute, «joan den larunbatean Arkaitza Errekan hildako ehunka arrainen heriotza salatzeko».
Kontraesanak argitu eta zuzentzea
Erraustegiaren Ingurumen baimenaren aurka auzi-errekurtsoa jarri zuen GuraSOSek EAEko Auzitegi Nagusian, 2016. urtearen amaieran. Haren iritziz, «GHKren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren estrategia juridikoaren» asmoa zen gurasoen elkartea ingurutik kentzea, «beren seme-alaben defentsan errekurritzeko legitimazioa ukatuz».
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Salak ezetsi egin zuen alegazioa. Martxoaren 9an egin zen auto batean, «konstituzio-kontrakotasunaren arazo» gisa ebatzi zuen GuraSOSen jarduna, EAEko Ingurumena Babesteko 3/1998 Lege Orokorraren 3.4 artikuluan oinarrituta zeinak, elkartearen ustetan, «GuraSOS bezalako erakundeek akzio judizialerako ahalmena» ematen dion.
Aurretik, 2018ko bista batean, aurkako epaia aurkeztu zuela gogorarazten du plataformak; hau da, zilegitasuna zuela aitortu zuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak.
Kontraesan hori argitzeko, zuzentzeko eta osatzeko eskatuz, GuraSOSek idazki bat aurkeztu zuen legezko epean. Auzitegiak ez du eskaera hori ebatzi eta plataformako kideek uste dute «Konstituzio Auzitegiaren irizpideen zain dagoela».
Orain GuraSOS taldeak aurkezten duen erregu-errekurtsoa dela eta, Estatuko fiskal nagusiak txostena egin behar du. Aldi berean, Konstituzio Auzitegiaren osoko bilkuraren erabakia argitu behar da, gai honen gaineko ebazpena beretzat gorde baita.

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
