
Euskal Autonomia Erkidegoko lan-merkatuari buruzko 2020ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, 913.200 dira okupatuak, alegia, 32.400 pertsona okupatu gutxiago daude, aurreko hiruhilekoaren aldean (-%3,4), Eustaten datuen arabera. Langabe-kopurua urteko bigarren hiruhilekoan 110.400 dela kalkulatzen da; aurreko hiruhilekoan baino 6.000 gehiago.
Bestalde, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako langabezia-tasa %1,8koa da, 2020ko lehen hiruhilekoan baino ehuneko %0,9 altuagoa. Biztanleria okupatuaren eta langabearen bilakaeraren emaitza gisa, jarduera-tasa %54,9koa da 2020ko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekokoaren ehuneko 1,5 baxuagoa.
Lurraldeen arabera eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Bizkaian egin du behera gehien okupazioak; 13.400 pertsona okupatu gutxiago daude. Gero Araban; 10.600 okupatu gutxiago daude. Eta, azkenik, Gipuzkoan; 8.400 okupatu gutxiago daude. Hiriburuei dagokienean, Gasteizen 9.700 okupatu gutxiago daude, Bilbon 2.900 gutxiago eta Donostian 2.200 gutxiago.
Generoa dela eta, okupazioaren beherakada handiena gizonetan izan da, 19.000 okupatu gutxiago aurreko hiruhilekoan baino; emakumeetan, 13.400 okupatu gutxiago dira.
EAEko biztanleria okupatuak behera egin du zerbitzuen sektorean (27.500 okupatu gutxiago dira), industrian (5.400 gutxiago) eta eraikuntzan (100 gutxiago). Lehen sektorean, berriz, okupatuen kopuruak gora egin du (800 gehiago).
Okupazio-tasa
Okupazio-tasak, 16 eta 64 urte bitarteko pertsona okupatuen ehunekotan kalkulatuta adin horien guztizkoaren gainean, ehuneko 2,4 puntu egin du behera, aurreko hiruhilekoaren aldean, eta %65,6koa da. Tasa hori %68,5era iritsi da gizonetan, eta %62,7koa da emakumeetan.
Amaitutako ikasketa-maila dela eta, okupazio-tasak ehuneko lau puntu egin du behera lehen mailako ikasketak edo gutxiago dituztenen artean, eta %57,2koa da; bigarren mailako edo erdi mailako ikasketak dituztenen eta goi-mailako ikasketak dituztenen artean, okupazio-tasak 1,8 puntu egin du behera, eta %57,1ekoa eta %82,1ekoa da, hurrenez hurren.
Herrialdeen arabera, okupazio-tasa altuena Gipuzkoakoa da, %67,6koa, eta aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 1,9 puntu gutxiago. Gero, Arabakoa, %65,5ekoa, aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko bost puntu gutxiago. Eta, azkenik, Bizkaikoa; bertan, okupazio-tasak ehuneko 2,1 puntu egin du behera (%64,3).

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
