
«Gure laguna eta euskal militantea den Mikel Barriosen egoera salatu nahi dugu. Mikelen berehalako gartzelaratzea eta baldintzapeko askatasuna ukatu izanari erantzun herritar bat ematea dugu helburu. Honekin batera euskal preso, iheslari eta deportatuek pairatzen duten egoera salatzen dugu bederen», azaldu dute antolatzaileek.
«Bide horretan txirrindula martxa prestatu dugu. 2020 honetako irailaren 4ean abiatuko gara Iturgoiendik, Mikel hazitzen ikusi zuen herria. Harrerarekin hasiko gara goizeko 8h30tan. Hantxe indarrak hartzeko bokadotxo bat eskeini eta ekitaldi xume eta polit bat egingo dugu goizeko bederatzietan. Zirrara bizian irtengo gara Andia mendizerraren maldaz indartutak Iruñeraino. Han hamaiketakoa egin eta Iruñeko buelta emanen dugu gure oihartzuna kaleetan zabalduz Arrosadiaraino. Hemen errotua genuen gure laguna. Ikastolatik, kaleetatik, elkarlanetik sobera ezagutu genuen. Gure hurrengo ibilbideak Itsasutik ere eramango gaitu. Herri hau izan da Mikel babestu egin duena azken garaiotan maitasun osoz».
Itsasutik Mont de Marsan espetxeraino abiatuko dira. Igandean helduko dira bertara. Mikel Barriosekin batera Aitzol Etxaburu, Ibon Goieaskoetxea, Xabier Goienetxea, Luis Iruretagoiena, Fermin Martinez, Ander Mujika, Iñaki Reta, Ekaitz Sirvent, Igor Suberbiola eta Josu Urbieta euskal presoek ere espetxe honetan daude.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Intensidad, fútbol, emociones, polémica y empate en el derbi vasco de San Mamés (1-1)

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción


