
Udabarria Bertsotan amaitu da eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan kantatuko duten bertsolarien zerrenda erabaki da. Hala ere, zalantza eta bilera askoren ostean, Covid-19ak eragindako egoera tarteko, Bizkaiko Bertsozale Elkartean Bizkaiko Bertsolari Txapelketa atzeratzea erabaki da, printzipioz, datorren urtera.
«Txapelketak parte hartzaileengan duen eragina handia da, euren ikusgarritasuna plaza honek ematen du eta hurrengo urteetarako plazak eskaintzen dizkie. Urte berezia da, eta zaila da aukera berdintasuna bermatzea egoera honetan. Batetik, saioen ezaugarriak pandemiaren bilakaeraren arabera aldatu daitezke eta, bestetik, sailkapen izaera duenez, saio batetan parte hartu ahal ez izateak, Txapelketa osoa galtzea eragingo luke», adierazi dute antolakuntzatik.
Dena den, Bizkaiko Bertsozale Elkartean uste dute Txapelketako saioak egiteko baldintzarik egon ez arren, bestelako saio mota asko antolatu daitezkeela guztion osasuna bermatuz. «Kultura segurua dela berretsi nahi dugu eta guztiok seguru egonda egiteko moduko saioak antolatu daitezkeela uste dugu. Horregatik, udazken honetarako bertso saioen zirkuitoxo bat antolatzen ari gara. Kulturak merezi duelako eta bertsozaleek ere bai. Aurrerago emango ditugu horri buruzko xehetasunak», gaineratu dute.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El obispo de Gasteiz sobre las víctimas del 3 de Marzo: «Hay tensión, son de cáscara amarga»

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso
