
Azken hilabeteetan Lapurdiko kostaldean eztabaida bizia eragin duen Donibane Lohizuneko "Surf Park" egitasmoa «geldirik» dagoela jakin arazi dio Wavegarden enpresak Mediabask hedabideari. Jean-Fraçois Irigoyen Donibane Lohizuneko auzapezak proiektua aurrera eramateko «zailtasunak» direla onartu du, eta olatu artifizialen kontra mobilizatu diren surflari eta elkarteek haiek egindako presioak eragin duela iritzi diote.
Donibane Lohizunen Surf Park bat eraikitzeko egitasmoak hasieratik eman zuen zer esana. Rame Pour Ta Planet mugimenduko surflariek deialdiari erantzunez hainbat eragilek bat egin zuten itsasotik bi kilometrora eraiki nahi duten olatu-igerilekua gelditzeko kanpainarekin eta azken hilabeteetan eztabaida bizia izan da sare sozialetan.
Gauzak honela, auzi honen inguruko erreportaje bat egiten ari zen Mediabaskeko kazetariak Wavegarden enpresako ordezkariem bitartez jakin zuen egitasmoa egun «geldirik» dagolea. Egoitza nagusia Aizarnazabalen (Gipuzkoa) duen enpresak igorritako email baten arabera, «Donibane Lohizuneko proiektua gelditu da, Boardriders zen egitasmoaren sustatzailea eta orain beste lehentasun batzuk ditu».
Boardriders, isilik
Egitasmoan ardura berezia duen (bertako lurretan egiteko asmoa baita) Donibane Lohizuneko auzapezak ere Boardridersek proiektua gelditu duela aitortu du, baina ez du bestelako azalpen argigarririk eman.
Bestalde, Quiksilver markaren baitan, Europako Egoitza nagusia Donibane Lohizunen duen Boardriders enpresak ez du azalpenik eman, baina azken hilabeteetan jasan duen presioa handia izan da. Besteen artean, egitasmoaren kontrako 69.000 sinadura bildu ziren eta proiektuak aitzina eginez gero mobilizazioak antolatuko zituztela iragarri zuten Rame Pour Ta Planét muginenduak.
Herriko etxearekin bilkura
Surf Session aldizkariak bere webgunean berri pozgarria dela nabarmendu du: «Garaipen kutsua duen albistea da olatu artifizialen igerilekua eraikitzearen kontra mobilizatu direnentzat. Gabonetako oparia da».
Europako Surf Riders fundazioak ere begi onez jaso du berria eta Rame Pour Ta Planet mugimenduko ordezkariekin batera Donibane Lohizuneko udaletxean bilkura bat egiteko eskakizuna luzatuko duela jakin arazi du, egitasmoa soilik geldirik dagoen edo betirako bertan behera utziko den argitzeko.

Twin Melody ordiziarren «toxikotasunaren» salaketa bolo-bolo ibili da, Benidormetik hasita

El mural de Ondarroa que homenajea a las mujeres rederas, el tercero mejor del mundo

Fallece un trabajador en Donostia al caer al vacío en un edificio en obras

LAB se concentra frente a un bar de Hondarribia contra la explotación en la hostelería

AHTk Arrasateko Lezetxikin egindako kalteak argitara atera dituzte bertako espeleologia zaleek

Autismo: Cuando la mochila que más pesa es la institucional

«Los videojuegos pueden ser usados para fines educativos y acercar la Historia a la juventud»

La «ilusión» de Osasuna y el «hambre» del Athletic, frente a frente en semifinales de Copa
