
Bere izenean zein Lurmen S.L. enpresaren ordezkari gisa, Iruña-Veleiako auzian helegitea aurkeztuko duela jakinarazi du Eliseo Gil Zubillagak ohar baten bidez. Duela bi aste, hasierako kondena berresteaz gain, berari jarritako isuna igo zuen Arabako Auzitegiak.
«Iruzurra» egiteagatik zigortu ditu Arabako Auzitegiak Eliseo Gil arkeologoa, bai eta Ruben Cerdan ere. Fiskaltzak eta Arabako Aldundiak eskatu bezala, isun handiago jarri zaio orain Gili. Espetxe zigorrari dagokionez, berdin geratu da: bi urte eta hiru hilabete hain zuzen ere bere kasuan. Iazko urtarrilean eman zen lehen epaia Arabako Auzitegiak.
Gaurko oharrean zera dio Eliseo Gilek: «Bere izenean eta Lurmen S.L. enpresaren ordezkari gisa, adierazi nahi du, Iruña-Veleiako aurkikuntza eztabaidatuen kasuan, guztiz konbentzitua dagoela zientzia dela gatazka delikatu eta mingarri hau konpontzeko bide bakarra».
«Bestalde, ezin da alde batera utzi auzi honen alderdi judiziala, zeinean murgilduta aurkitzen den izenpetzen duena, batere errurik izan gabe –erantsi du–. Bere errugabetasuna aldarrikatzeko borondate irmoa azaldu nahi du, eta horretarako eskura dituen instantzia eta aukera guztietara errekurrituko duela jakinarazi. Era berean, berarengan sinesten duten pertsona guztien laguntza eta babesa eskertu nahi du. Benetako akuilua da historia negargarri honetan aurrera egiteko».

Mexikon hil da Hilario Urbizu Olaztiko iheslaria, 45 urte Euskal Herrira etorri ezinean emanda

Hallan en Logroño el cadáver de una persona desaparecida en Gipuzkoa

La lista de Etxerat llega a 100 presos con la liberación de Julen Atxurra tras 30 años

La década de oro de los conjuntos vascos en las finales coperas
