Munduan gure txoko txikiaren bila

'Etxegabetuak' liburua argitaratu berri du Nerea Arrienek. 12 urteko neska baten begiradatik, etxeari buruzko hausnarketa bat proposatzen du idazle lekeitiarrak. Kultur tartean izan dugu gonbidatu.

Audio_placeholder

Munduan gure txoko txikiaren bila

Loading player...
'Etxegabetuak'
'Etxegabetuak'

Etxea hitzak gaztereleraz dituen bi adierak ekarri nahi izan dizkigu gogora Nerea Arrienek. Lehenengoa "casa" adreiluz egindako hormez osaturikoa, bigarrena berriz "hogar", eraikinetik haratago doana, gure amets, sentimentu eta nostalgia apurrek ere osatzen dutena.

Etxeaz, etxe motez, etxerik ezaz gogoeta egin du Nerea Arrienek "Etxegabetuak" lana idazterakoan, eta 12 urteko neskatila baten begiradatik gure bizitza eta bizimoduari buruzko hausnarketa kritiko bat egitera gonbidatzen gaitu. Adreiluaren sukarrak erabat jota gauzkan egunerokoan, beste etxearen garrantziaz jabetu gaitezen, hormak benetako etxe bilakatzen dituena erostezina dela gogoraraziz.

Kontraesan gogor bat da liburuaren abiapuntua: izurrute garaian, gehienok etxeratu gaituztenean, Libe eta bere ama etxegabetu dituzte. Galdu dute etxea, adreiluzkoa, baina eta bestea? Batera eta bestera ibiliko da Libe, Yo la tengo taldearen 'My little corner of the world' kantuak dion bezala,  munduan bere txokoaren bila.

Gazteei zuzendutako Auskalo sailaren baitan argitaratu du Erein argitaletxeak idazle lekeitiarraren lana, gazte eta ez horren gazteei zer pentsa emateko etorri da baina.