
Joan den ostiral arratsaldean Lekarozen Aroztegia makroproiektuaren aurkako kanpaldia hasi zenetik lehen lanegunean ekintzaileek lanak eten dituzte berriro, beharginak martxan jarri bezain laster. Hala kontatu du bertatik ‘Ahotsa.info’.
#AroztegiaGelditu
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) April 19, 2021
Langile batzuk lanean hasi diren bezain pronto, ekintzaileak gerturatu dira eta lanak gelditu dituzte pic.twitter.com/UZJbfDz9hF
Aipatu iturriaren arabera, bertaratu diren langileek Guardia Zibilari deituko ziotela ohartarazi diete ekintzaileei. Polizia arratsaldean bertaratu da, baina, momentuz, ez du kanpalekua hustutzeko asmorik agertu.
Larunbatean, aldiz, Guardia Zibila birritan sartu zen, goiz eta arratsaldez, makroproiektuaren aurkako Aroztak herri ekimenaren kanpaldian, eta orduan ere ez zuten hustu.
Ostiralean bertan, kanpaldiari hasiera eman ziotenean ekintzaileek iragarri zuten proiektu turistikoa geldiaraztea lortu arte «erresistentzia» egingo dutela.
«Herritarrok hasieratik ulertu genuen gutxi batzuen intereserako baino ez zela eta aunitzen kalterako. Horregatik egon diren bi herri galdeketetan, Lekaroz herrian lehenik eta Baztan mailan ondoren, herritarrok ezezko borobila eman genion proiektuari», salatu zuten asteburuan.
Hala ere, Nafarroako Gobernuak eta proiektu honen promotore den Palacio de Arozteguia S.L. enpresak ere herritarren eskakizunei entzungor egin dietela gaineratu zuen Aroztak herri ekimenak.
Aroztegia proiektuaren baitan, hotel bat, golf zelai bat eta luxuzko 225 etxebizitza eraiki nahi dituzte Lekarozen, 350 biztanle baino ez dituen udalerrian.

«El abuso de pantallas en niños no solo retrasa el habla, está generando discapacidad»

Cuatro detenidos y cargas de la Ertzaintza contra la flotilla a su llegada a Loiu

Exigen responsabilidades por la violenta carga de la Ertzaintza contra la hinchada del Alavés

La Generalitat reclama casi 800.000 euros a una monja de Araba por el caso de Sixena

