
Covid-19an positiboa eman duen norbaitekin harreman estua duten pertsonak Osakidetzarekin harremanetan jar daitezke Internet bidez, eta hitzordua eska dezakete proba diagnostiko bat egiteko.
Lakuako Osasun Sailak eta Osakidetzak ostiral honetan jakinarazi dute harreman estuetarako prestatutako bide berria. Hemendik aurrera, egoera horretan daudenek inprimaki bat bete dezakete Interneten eta, horri esker, «azkarragoa» izango da bilatzaileen lana eta proba diagnostikorako sarbidea.
Inprimaki horretan, datu pertsonalak eta harremanetarako datuak emateaz gain, txertatuta dagoen edo ez, kutsatutako pertsonarekin izandako azken harremanaren data eta harekin duen harreman mota (familiakoa, gizartekoa, lanekoa edo bestelakoa) jakinarazi behar ditu interesdunak.
Datuok Osakidetzak erabiliko ditu proba diagnostiko baterako hitzordu bat tramitatzeko eta, emaitza jakin arte, bakartuta egon behar du kontaktu estuak, inprimakian bertan gogorarazten den bezala.
Formulario honetara sartzeko, Lakuak horretarako prestatu webgunea bisitatu behar da (www.euskadi.eus/coronavirus) eta ‘Nola jokatzen dut?’ atala aukeratu.
‘Kontaktu estua naiz. Zer egin behar dut?’ aukeraren barruan aipatu inprimakira sar daiteke, proba diagnostiko bat egiteko hitzordua norberaren ekimenez eskatzeko.
Osakidetzak gogorarazi du farmazietan erositako autodiagnostiko-test batean positiboa eman duten pertsonak ere isolatu egin behar direla eta beste formulario bat bete behar dutela web-orrian, Osakidetza haiekin harremanetan jar dadin eta PCR baterako hitzordua eskain diezaien.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
