
Askapen Nazionalerako Armada Zapatistaren (EZLN) ordezkaritza berri bat hegazkinez abiatu zen astelehen honetan Europara, Mexiko Hiritik, kapitalismoaren aurkako taldeak bisitatzeko bira hasteko. Ehunka lagunek ongietorri beroa eman diete astearte honetan Vienako aireportuan.
Hala, ehunka jarraitzaile austriarrek eta Vienan bizi diren latinoamerikarrek harrera egin diote ordezkaritza zapatistari, banderak eta pankartak eskuan, eta zapatisten leloak eta ‘Bella Ciao’ ereserki antifaxista ospetsua abestuz.
«Gauza hauek behin bakarrik gertatzen dira bizitzan. Oso pozik nago hona etorri direlako eta harrera egiten lagundu didatelako», adierazi dio Hans Breuer Austriako aktibista beteranoak Efe agentziari.
Jai giroan egindako ongietorriaren ostean, ‘La Extemporánea’ izeneko ordezkaritzaren koordinatzaileak, Moises komandanteordeak, diskurtso antikapitalista bat eskaini die bere jarraitzaileei.
«Daukagun guztia naturatik dator. Ur botila, gasolina, petroliotik dator, ama lurretik. Hor dena jaiotzen da eta kapitalismoak bost edo hamar urtetan suntsitzen du», esan du.
Egungo zapatisten mugimendua 1994ko urtarrilaren 1ean sortu zen Chiapas estatuan, Marcos komandanteordeak zuzendutako indigena talde armatu baten altxamenduarekin.
Bidaiak garrantzia hartu du, izan ere, aurten Mexikoko Gobernuak indigenen 500 urteko erresistentzia ospatzen du, independentzia gauzatu zenetik ere 200 urte igaro diren honetan.
Vienan hasiko den Europara bidaia honekin, EZLNk bere aldarrikapenak ezagutzera eman eta nazioarteko eztabaida guneetan parte hartu nahi du.
Espedizio honek ‘421 eskuadroiaren’ lana jarraitzen du, joan den larunbatean Mexikora itzuli zena Europan lau hilabete eman ondoren.

Lekeitioko Antzar Eguna bertan behera geratu da 20 urteko gazte bat kaian hil ondoren

Se entrega en Ondarroa el autor del homicidio de Azpeitia

Adiós a Juan Mari Feliu, referencia del montañismo, del antifranquismo y del abertzalismo

Así es y esto dice el grupo ultra MCP, que alineó a UPN, PP y Vox en Iruñea
