
Denboraldi hasieran planteatutako helburuetako bat ez da betetzen ari. Izan ere, ZEV Zuazo taldea astean partida bakarra jokatzeko diseinatuta dago, baina aurkariek Europarekin duten hitzordua kontuan izanda, bi partida jokatu beharko dituzte bizkaitarrek aste honetan oso egun gutxiren buruan.
Iragan asteazkenean Atletico Guardesekin lehiatu zen Zuazo. Partida nola joan zen ikusita, Barakaldokoek garaipena merezi zutela esan behar da. Minutu askotan galiziarrak baino hobeak izan ziren, baina azkenean bi puntuak ihes egin zizkien. Horregatik, ernegatuta iritsiko dira larunbat honetan Gijonen pistara (19.00).
Haserre sentsasio horrekin agertu da Joseba odriguez Haito entrenatzailea paridaren atarikoan. «Bai, amorrua ematen digu. Gehiago merezi genuen. Gure lehenengo zatia oso ona izan zen, baina aldageletatik bueltan jasotako zazpi goleko partzialak zigortu zigun. Denbora pixka bat gehiago izan bagenu, agian lortuko genuen. Eta amorru gehiago ematen du Guardes, Granollers, Elx edo Porriñoren aurka partida onak egin eta ezer ez lortu izana».
Hori bai, berehala txipa aldatu behar izan dute bizkaitarrek, Haitok aitortu duenez: «Bi egunetan partida hau prestatu behar izan dugu eta karga handiko neurketetarako jokalariak errekuperatu behar izan ditugu. Gainera lesionaturik jarraitzen duten jokalariak ditugu».
Emaitza negatiboak lortu arren, Zuazok joko ideia berarekin jarraituko duela azpimarratu du Haitok. «Ezin dugu deskonektatu. Mota honetako aurkarien aurka, 60 minutuetan konstanteak izan behar dugu, azeleradorea beheraino. Beraiek ez dituzte errotazioak nabaritzen, horregatik saiatuko gara kontzentrazioa mantentzen».
Gainera, Zuazok badakit zer den Gijonen zerbait positiboa ateratzea. «Badakigu puntuak nola atera, iazko berdinketa ikusi bakarrik ez da egin behar», adierazi du Haitok. Zuazoko entrenatzaileak Aida Palicio eta Cacheda, «Ligako zentralik onenetarikoa», nabarmendu ditu.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

EH Bildu pide a Insausti que «recule» en la publicación del origen de los detenidos
