Alessandro Ruta

Juventusen gehiegizko trukeak

Turingo klubak ikerketa judizial baten barnean amaitu du: jokalari askoren balorea gehiegi handitu zituen balantzeak konpontzeko. Juventusena, baina, ez da kasu isolatua futbolean. 

Juventuseko presidente Andrea Agnelli (eskuinean) klubeko manager zuzendari Maurizio Arrivabenerekin hitz egiten. (Isabella BONOTTO/AFP)
Juventuseko presidente Andrea Agnelli (eskuinean) klubeko manager zuzendari Maurizio Arrivabenerekin hitz egiten. (Isabella BONOTTO/AFP)

Plusvalenze esaten zaio italieraz balorea handitzeari, hitz magikoak dira. Zerbait (kasu honetan jokalari bat) prezio batean erosi baina gero horren salmenta prezioa garestiagoa denean ematen da plusvalenzea. 

Iñigo Martinezen kasua erabili daiteke adibidetzat: Realak ez zion inori ezer ordaindu Martinezen trukean, atzelaria Zubietan hazi baitzen, baina 2017an Athleticeri 32 milioiren truke saldu zion. A zer nolako "plusvalenza"! 

Klub baten kontu korrontea betetzen da eta arnasa har dezakegu. Oso garrantsitsua da, oro har, oreka ekonomikoa erakustea UEFAri, “fair play" finantzarioarako. Bestela, Europako txapelketetatik at geratu daitezke klubak. 

Arazoak agertzen dira salmentak txarrak badira. Balantzeak astuntzen dira eta kezkak konpontzeko edozein makillaje bilatzen da. Kasurik txarrenean klub bat konplize baten bila joango da, eta trukea eskainiko dio beste klubari. «Nik jokalari bat emango dizut, eta zuk alderantziz niri: zifra handi batekin, neurrigabea, baloratuko ditugu bi futbolariak eta balantzean sekulako irabazia agertuko da». 

Erraza dirudiela, ezta? Baina hau una tantum izan behar da, noizbehinka alegia, bestela ateratzeko zaila den zirkuitoan sartzeko arriskua dago. Trukeen dirua ez dago, dana birtuala delako. Funtzeskoa da balantzeak konpontzeko, baina kontu korronteetan ez da aldatuko ezer. Eta taldeari begira ere ez. 

Juventus Italiako kluba zirkuitu honetan argi eta garbi sartu da eta kosta egin zaio ateratzea. Turingo Vecchia Signora, gainera, ikerketa judizial batean sartu da. Akusazioa, “komunikazio faltsuak” eta “fizkiozko fakturak” egitea. 

Burtsa 

Juventusek 42 jokalari elkartrukatu ditu azken lau urtetan. Batzuk famatuak egin dira, Bartzelonarekin 2020an Pjanic eta Arthur-en artekoa, adibidez. Bosniarra eskuratzeko, katalanek 60 milioi ordaindu zituzten (Transfermarkt webgunea iturritzat hartzen badugu), brasildarra eskuratzeko, 72 milioi zuribeltzek. Biek sekulako irabazia egin zuten jokalari-aldaketa bat egitean. 

Nork erabaki zuen Pjanic-ek 60,8 milioi balio zituela? Badago nolabait jokalarien balioa zehazten duen agintaritza bat? Ez, ez dago. Horrela, Juventus eta Bartzelonak balantzeak finkatu zituzten, ziur: Turingoek Pjanic 32 milioi ordainduta ekarri zuten Erromatik eta Arthur Kataluniara iritsi zen 31 milioi ordaindu ondoren. 

Balantzeak orekatuta geratu ziren, taldeen egoera, ez, ordea. Bosniarraren maila tamalgarria izan zen Bartzelonan –orain, Besiktasen dago–. Arthur, bestalde, ez da hasierako hamaikakoan finkatu Juventusen, min hartuta egon da eta, oro har, taldean ez dauka pisu gehiegirik. 

Pjanic eta Arthur-enaz gain, Juventusek beste 41 truke bete zituen. Norekin? Zerrenda luze xamarra da: Amiens, Basel, Empoli, Genoa, Lugano, Manchester City, Marsellako Olympique, Parma, Pescara, Pisa, eta Sampdoriarekin. 

Izenak? Pablo Moreno eta Felix Andrade Correia (Manchester City-arekin), Kaly Sene eta Hajdari Albian (Basel-ekin), Rafael da Fonseca eta Felix Nzouango (Amiens-ekin, Frantziako 2. Mailan)... Transfermarket wegunean begiratzen ikus dezakegu trukean egon diren jokalari asko jada ez daudela ez Juventus-en ezta beste taldean ere. Truke horien ondorioz, diru asko mugitu zituzten: Pablo Morenok, adibidez, momentu honetan Gironan dagoena, 10 milioi; Andrade Correiak, orain Parman dagoena, zifra bera. Txistea dirudi. 

Hau ez litzake super arazo bat Juventus Italiako burtsan ez balego. Beste klub batzuek plusvalenza-ren jokua erabili dute, baina futbolaren oihan handian inor ez da konturatu. Orain dela pare bat urte Italian bertan Chievo eta Cesenak arazo pila bat izan zituzten, truke gehiegi egiteagatik: Veronako taldeari 3 puntu kendu zizkioten 2. Mailako sailkapenean. Bestalde, Romagnakoari ez zioten ezer egin, kluba dagoeneko desagertu egin zelako. Chievo ere ez da existitzen oraindik: balantzeak gero eta okerragoak izan zituen beraz, nahiz eta makillaje finantziarioa erabili, ez zen izan nahikoa jarraitzeko.      

Hala ere, ez Chievo ez Cesena ez dira Burtsan egon. Agintariak, aldiz, Juventus kontrolatzen hasi ziren. Ikerketa “Prisma” deitzen da eta luzea izango da. Nolanahi ere, asko jota, antza, Vecchia Signora-ri puntu batzuk kenduko dizkiote, ez baitago benetako arriskurik. 

Ronaldoren kasua

Dena den ohitura hau futbolaren endekapena da. Gero eta talde gehiagok erabiltzen du-eta, batez ere iraganeko akatsak finkatzeko. Esate baterako, “Prisma” ikerketan beste Italiako pare bat klub daude. Iraganean Milan eta Interrek, beraien artean, gauza bera egiten zuten: isuna ordaintzeko zigortu zituzten 2001ean, besterik gabe. 

Ziur, Juventusen jatorrizko pekatua Cristiano Ronaldoren fitxaketa izan zen: izan ere 2018an, zuribeltzek 100 milioi ordaindu zioten Real Madrileri. Txapeldunen Ligako obsesioa zuen klubak eta munduko jokalaririk onenetariko bat nahi zuen. Emaitzak? Oso eskasak, egia esan, hiru urteen zehar: bi Italiako Liga, bi Italiako Kopa, eta Txapeldunen Ligan, zeresanik ez. 

Juventuseko jokalariak Txapeldunen Ligako partida prestatzen. (Marco BERTORELLO/AFP)

Turingo taldearen egoera ez da oso dramatikoa baina bai korapilatsua. Sailkapenean seigarrena da Juventus eta Txapeldunen Ligan momentuz moldatzen ari da –lau garaipen eta porrot bat multzoko fasean eta asteazken honetan jokatzen du lehen faseko azken partida Malmoren aurka–. Ekonomikoki, aldiz, Cristiano Ronaldoaren operazioa odolustea izan da: portugaldarra abuztuan Manchester United taldera itzuli zen, 15 milioien truke, oso diru gutxi. Ez dela izan plusvalenza bat, alegia, baizik eta guztiz kontrakoa. Horrez gain, burtsan klubaren valorea izugarri jaitsi da, %47,6 egin du behera azken urtean. 

Ea Juventusen kasua aukera bat izan daitekeen futbolaren mundua hobetzeko. Nahiz eta koronabirusak ere eragina izan zezakeen, klubek ezin dute balantzeekin jolastu. Lehenago edo beranduago sistema apurtuko da.