
Novak Djokovicen polemika egunetik egunera hazten doan bitartean, Australiako Gobernuak bisa ukatu dio beste tenislari bati, Txekiar Errepublikako Renata Voracova-ri, alegia.
Txekiarra, salbuespen-mediku baten bitartez, Australiara sartu zen abenduan, duela gutxi pasatu baitzuen covid-19aren gaitza. Partida bat ere jokatu zuen Australiako Irekia prestatu asmoz.
Agintari australiarrek, ordea, ostegun honetan atxilotu zuten tenislaria, zeukan mediku-salbuespena herrialdean sartzeko baimena lortzeko nahikoa ez zela argudiatuta. Hala, Novak Djokovic dagoen hotel berdinera eraman zuten. Oraindik ikusteke dago ea txekiarrak helegitea jartzen duen edo ez. Djokovicen gaineko azken erabakia astelehenean hartuko du auzitegi batek.
Koronabirusaren pandemia kontrolatu asmoz, neurri gogorrak hartu ditu Australiako Gobernuak. Txertoa nahitaezkoa da Australian sartzeko, baina aldi baterako salbuespenak daude «egoera mediko larria» dutenentzat, aurreko sei hilabeteetan covid-19 gaitza izan ondotik txertoa jaso ezin dutenentzat edo botikaren aurkako erreakzioa izan dutenentzat, besteak beste.
Djokovici bisa baliogabetzeak tentsio diplomatikoak sortu ditu Australiaren eta Serbiaren artean, bertako presidenteak kirolariaren aurkako jazarpena salatzen duen bitartean, herrialde ozeanikoak mugako legeak aplikatzerakoan salbuespenik ez egitea defendatzen du.
Natalia Vikhlyantseva tenislari errusiarrak ere ezin izango du Australiako Irekia jokatu, Gobernuak ez baitu baliotzat jotzen Sputnik V txerto errusiarra.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas
