2021eko errenta aitortzeko epearen irekiera dela eta, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako udalek dei egin diete Oarsoaldeko zergadun guztiei errenta aitorpena euskaraz egitera eta, bidenabar, ogasunarekin harremana euskaraz izatera.
Pasai Donibaneko RKA aholkularitzaren aurrean eginiko agerraldian parte hartu dute enpresako arduradun Maria Badiolak, Errenteriako Udaleko euskara zinegotzi Itziar Ostolazak, Pasaiako euskara zinegotzi Loreto Osak, Oiartzungo euskara zinegotzi Josu Delgadok eta Lezoko ogasun zinegotzi Laura Martinezek.
Bi lagunentzako otordu bana zozkatuko dute Oarsoaldeko herri bakoitzean errenta aitorpena euskaraz egiten duten zergadunen artean.
Gogoratu dutenez, errenta aitorpena euskaraz egiteko, Gipuzkoako Foru Ogasunetik bidalitako autolikidazio proposamena onartzeko orduan euskara hautatu daiteke, baita aitorpena internetez edo modu mekanizatuan ogasunaren bulegoetan aurrez aurre egiten denean ere euskaraz egin egin daiteke.
Bestalde, errenta aitorpena egiteko gestoria bat erabiltzen bada, errenta aitorpena euskaraz egin eta Ogasunarekiko harremanetan euskara aukeratzeko borondatea adierazi daitekeela azpimarratu dute.
«Errenta aitorpena euskaraz egitea urrats bat gehiago da, gure helburu izan behar duen administrazio publikoarekin harremana euskaraz izateko bidean», nabarmendu dute.
«Euskararentzako garrantzitsua da zure aukera, zuri gauza gutxi iruditu arren. Zorionez, urtez urte gero eta gehiago dira errenta euskaraz egiten duten Oarsoaldeko herritarrak eta administrazio publikoekin euskaraz egitea erabakitzen duten herritarrak», gaineratu dute.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
