Imanol Carrillo

Coruñako ur bizietan arraun egiteko bidai luzea egingo dute Eusko Label eta Euskotren Ligek

Hirugarren bandera egongo da jokoan, bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan ere, Galiziako urek hartuko duten bi jardunaldietan. Donostiarrak eta Oriok lidertza defendatuko dute.

Donostiarra, etxean egindako estropadan ziaboga egiteko prest.
Donostiarra, etxean egindako estropadan ziaboga egiteko prest. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Eusko Label eta Euskotren Ligek hirugarren eta laugarren estropadak ospatuko dituzte larunbat eta igande honetan A Coruñan (Galizia). Bi estropadek emango dituzte puntuak, baina bandera bakarra, hirugarrena, egongo da jokoan, bi egunetako denborak hartuko baitira kontuan irabazlea ezagutzeko.

Donostiarrak –gizonezkoetan– eta Oriok –emakumezkoetan– defendatuko dute lidertza Eusko Label eta Euskotren Ligetan, hurrenez hurren. Gipuzkoako hiriburuko traineruak, astean zehar egondako nahaspila alde batera utzi nahiko du era Orio eta Hondarribiarekiko dituen bi puntuko aldea handitu nahiko du VI. Bandeira Cidade da Coruñan (larunbatean 18.33ean hasiko da lehenengo txanda; eta igandean 12.13ean), lehenengo bi estropadetan garaipen bat eta bigarren postu bat lortu ostean.

Linean egingo den estropadak 5.556 metroko luzera izango du eta traineruek lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte Ozako badia zailean, non itsasoak eta haizeak zeresan handia ematen duten.

Oriok Bilboko lehenengo jardunaldian lortutako garaipena errepikatu nahiko du, baina Hondarribiak ere erregulatartasuna erakusten ari da denboarldi hasiera hoonetan. Urdaibai, getaria eta Azirbena koxka bat beherago daude oraingoz, baina ezustekoa emateko prest dira beti.

Larunbateko estropadan, lehenengo txandan Santurtzi, Lekittarra, Ares eta Ondarroa arituko dira; bigarrenean, getaria, Zierbena, kaiku eta Cabo; eta hirugarrenean Donostiarra, orio, Hondarribia eta Urdaibai.

Euskotren: Orio eta Arraun Lagunaken artean

Euskotren Ligari dagokionez (larunbatean 18.00etan hasiko da; eta igandean 11.40etan), lehenengo bi estropadetan ikusitakoaren arabera, badirudi Orio eta Arraun Lagunaken arteko lehia bizia izango dugula aurten. Donostiarrak lehenengoan eta oriotarrak bigarrenean izan ziren garaile lehenengo bi probetan –7 punturekin berdinduta daude–, eta ikusi beharko da Coruñako uretan, V. Bandeira Cidade da Coruñan, nor dabilen hobekien.

Koska bat beherago daude Donostiarra, 4 punturekin, eta igo berria den Tolosaldea, 2 punturekin. Txanda bakarrean arituko dira emakumezkoak Coruñan eta linean egingo dute estropada, baina kasu honetan 2.778 metroko luzera izango du eremuak eta traineruek bi luze eta ziaboga bakarra egin beharko dituzte.

Lau edizioetatik hirutan irabazi du Oriok bertan (2019tik 2021era) –eta denborarik onena ere egin zuen, 2019an, 10:56:80 markatuz– eta San Juanek irabazi zuen lehenengo edizioa, 2018koa.