Bere lehengusu eta botilero Axier Garciarekin osatu du bikotea; aurkariak, Xala eta Barriola.
Bere lehengusu eta botilero Axier Garciarekin osatu du bikotea; aurkariak, Xala eta Barriola. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Leitzako plaza txiki geratu da azken partidarako.
Leitzako plaza txiki geratu da azken partidarako. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Oinatz Bengoetxearen azken sakeetako bat.
Oinatz Bengoetxearen azken sakeetako bat. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Lagunez inguratuta jokatu du bere azken partida.
Lagunez inguratuta jokatu du bere azken partida. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Zenbait oroigarri jaso ditu partidaren ostean.
Zenbait oroigarri jaso ditu partidaren ostean. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Herriko gazteenen miresmena ere jaso du.
Herriko gazteenen miresmena ere jaso du. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Ikusmin handia sortu da Oinatz Bengoetxearen azken partidan.
Ikusmin handia sortu da Oinatz Bengoetxearen azken partidan. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Plaza gizona dela erakutsi du bere azken partidan ere, mikrofonoa eskuetan jendearen babesa eskertuz.
Plaza gizona dela erakutsi du bere azken partidan ere, mikrofonoa eskuetan jendearen babesa eskertuz. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Partidaren ostean, agurra dantzatu diote.
Partidaren ostean, agurra dantzatu diote. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Jon Ormazabal

Plaza eta bihotza beteta, Oinatz Bengoetxearen azken guda dantza

Pilotari bezala 20 urte bete izanaren ametsa gauzatuta, leitzarrak herriko plazan jokatuko duen azken partidarekin emango du amaitutzat bere kirol ibilbidea eta gero 800 lagun bilduko dituen bazkari batekin ospatuko du.

Oinatz Bengoetxeak omenaldi beroa jaso du bere herrian.
Oinatz Bengoetxeak omenaldi beroa jaso du bere herrian. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Eguraldia ere lagun izan duela, amaitutzat eman du larunbat honetan Oinatz Bengoetxeak bere pilotari ibilbidea. Horrenbeste ordu eman dituen Leitzako plazan zuriz jantzita eta lagunek inguratuta itxi du bere bizitzako etapa oparoa. Ogibidez harago, pilota bizi estilo bat izan da leitzarrarentzat, partida bakoitza pasioz bizi izan du eta ezustekoz beteta egongo den azken hau ere ez da, alde horretatik desberdina izango. 

2002ko urriaren 5ean Labriten profesional gisa debuta egin zuenean jarritako helburuen artean pilotan 20 urtez aritzea zuen nagusietako bat eta erronka hori beteta eskegiko ditu takoak. Ez hasiera batean uste izango zuen bezala, Baikok ez baitzion kontratua urrira arte luzatu nahi izan, baina horri ere buelta eman eta azken hilabeteetan sekula baino gehiago jokatuta eta gozatuta esango du agur. Plazako pilotaria izan da beti Bengoetxea VI.a, kalekoa, eta herriz herri aritu da azken hilabeteetan pilotaz eta haren inguruko guztiaz ahal beste gozatzen, ahalik eta zukurik gehien ateratzen. Berak ere kontuak egin ez baditu ere, udan 70 partida inguru jokatu ditu, egunen batean bi eta baita hiru partida ere jokatuta, Euskal Herri ia osoa zeharkatu du eta Atlantikoaz bestalde ere aritu da, Mexikon eta Ameriketako Estatu Batuetan zenbait partida jokatu baititu.

Otsailean Labriten izan zuen agurra handia izan bazen, Leitzakoa marka guztiak haustetik gertu izan da, partiden ondoren antolatu den herri bazkarian 800 lagunetik gora egon baitira eta girorik ez da falta izan azken urteetako pilotaririk karismatikoenetako bati agur esateko.