
Altunari final ikusgarri batean irabazita, Lau eta Erdiko txapela ere jantzi zuen 2016an, hiru txapel handiak jantzi dituen klubera sartuz. (Juanan RUIZ/FOKU)

2002ko urrian egin zuen debuta Labriten, Peñagarikano lagun, Esain-Pinedoren aurka. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)

Bere lehen final handia 2005ean jokatu zuen, binaka, Ruben Belokirekin. (Jon URBE/FOKU)

Lehen txapela bi aldiz berezia izan zen, Buruz Burukoa zelako eta beste leitzar baten aurka irabazi zuelako. Irudian finaletik bueltan Leitzan Abel Barriolari eta berari egindako harrera. (Lander F. ARROYABE/FOKU)

2015eko Binakako txapela Alvaro Untoriarekin jantzi zuen, ziurrenik garai hartan ikusi genuen inoizko Oinatzik onena. Urte horetan bertan, entrenatzen izandako lesio baten erruz Buruz Buruko finala jokatu gabe geratu zen. (Marisol RAMÍREZ/FOKU)

Ibilbide honetan zehar lagun handiak izan ditu alboan, esaterako Asier Garcia lehengusu eta botileroa. (Luis JAUREGIALTZO)

2017an bigarrengoz jantzi zuen Buruz Buruko txapela Irribarriari gailenduta, hura izan zen Asegarce/Baikok lehen mailan irabazitako azkena. (Monika DEL VALLE/FOKU)

Urte hauetan guztietan oso maitatua izan da kantxetan eta jarraitzaile oso fidelak izan ditu, edonon jokatuta ere. (Monika DEL VALLE/FOKU)

Asko gozatu duen arren, garai zailak ere bizi izan ditu eta aupergia emaea ere tokatu zaio. Baikoko pilotariak euren egoeraren berri eman eta greba deitzeko intentzioa agertu zutenean bera aritu zen bozeramaile gisa. (Gorka RUBIO/FOKU)

Lau eta erdikoa, Tolosan Altuna III.aren aurka galduta esan zien agur Oinatz Bengoetxeak txapelketei. (Gorka RUBIO/FOKU)
Oinatz Bengoetxea, 20 urte gozatuz gozarazten
Oinatz Bengoetxeak urtarrilaren 29an jokatu zuen, Iruñean, bere azken partida profesional gisa, Iruñeko Labriten, 2002ko urrian debuta egin zuen frontoi berean. Gaur ofizioan 20 urte beteta, galtza zuriak betiko erantziko ditu Leitzako plazako frontoian, lagunez inguratuta. Pilotari berezia izan da ezbairik gabe leitzarra, pilotazalea gozarazi duen horietako eta kontrakantxetako maitatuenetako bat. Hona hemen bere ibilbideko une garrantzitsuenetako batzuk.
DEC. 07 2021


