NAIZ

Perfumerias Avenidari inoiz irabaztekotan, orain irabazi diezaioke Kutxabank Araskik

Chatrice White fitxaketa berria iristeko asti handirik gabe, gasteiztarrek Emakumeen Top 8an lekua sendotzeko aukera aparta dute egungo liga txapeldunaren aurka bada ere. Roberto Iñiguezenak Gironan 74-48 galtzetik datoz, aurreneko itzulian Donostian eta Gernikan galtzeaz gain.

Zaragoza, Girona edo Valentziari irabazi ostean, Kutxabank Araskik beste hainbeste egin nahi du Perfumerias Avenidaren aurka.
Zaragoza, Girona edo Valentziari irabazi ostean, Kutxabank Araskik beste hainbeste egin nahi du Perfumerias Avenidaren aurka. (Endika PORTILLO | FOKU)

«Ez dago gerlari zauritua baino aurkari arriskutsuagorik!», ohartarazten zuen Anna Montañana Lointek Gernika Bizkaiako entrenatzaileak hedabide honi eginiko elkarrizketan, Perfumerias Avenidaren balizko «ahultasunaz» hizketan ari zela. Alabaina, talde bizkaitarrak 62-60 irabazi zion Salamancako taldeari Malosten, eta azken orduko estuasun eta urduritasunagatik ez balitz, askoz errazago irabazteko aukera izan zuen.

Bada, Kutxabank Araskik noizbait Perfumerias Avenidari irabazteko aukerarik izango badu, hori oraintxe bertan da; hau da, Mendizorrotzan ostiral arratsaldeko 19.00etan jokatu behar duten neurketan. Gernikak eta IDK Euskotrenen irabazi bazioten Salamancako taldeari, zergatik ez gasteiztarrek?

Izan ere, egun Roberto Iñiguezek zuzentzen duen taldeak baino garaipen bat gutxiago bakarrik pilatzen du Kutxabank Araskik, eta aintzat hartu behar da gasteiztarrek joan den asteburuan azken segundoan galdu zutela Ensinoren kantxan, luzapena ia eskuan zutenean.

«Gure lana behar bezala egin izan bagenu, Lugon irabazi genezakeen», onartu du ostiraleko neurketaren bezperan Ioseba Redondo, Madelen Urietaren laguntzaileak. «Behar baino akats gehiago egin genituen, erasoan bezala defentsan, eta ezin da halakorik errepikatu. Beheko postuetatik ahal bezain beste urrundu, eta posible bada Kopa jokatzeko, aurrean ditugun aukerak baliatu behar ditugu», iritzi dio.

Esan bezala, Perfumerias Avenidak lau partida galdu ditu dagoeneko aurreneko itzuli honetan eta Euroligan asteazkenean 74-48 galdu zuen Gironan. Hala ere, Ioseba Redondo ez da Salamancako taldeaz fio.

«Gure aurka jokatuko duen taldea ez da aurreko partidak galdu dituen hura bera. Guk ere jokalari berri bat badugu, beraiek ere jokalari berriak dituzte, maila handikoak gainera, eta gogotsu ekingo diote neurketari. Sekula ez gara Perfumerias Avenidari irabazteko kapaz izan, beraz, goren mailako erronka baten aurrean gaude. Entrenamenduetan lan ona egiten ari gara eta lan on hori partidan erakustea da orain kontua», iritzi dio.

Aintzat hartu beharrekoa da, bestalde, gasteiztarrek aurreneko itzuli honetan bere aurretik dituen sei taldeetatik lauri irabazi diela: Basket Zaragoza, Lointek Gernika Bizkaia, Girona eta Valentzia Basket, azken biei etxetik kanpo gainera. Barçaren aurka bakarrik galdu dute, eta kontuan izan behar da katalanek luzapenean irabazi zutela, Maimouna Diarra pibotak partida gasteiztarren alde erabakitzeko hainbat jaurtiketa kale egin eta gero.

Perfumerias Avenidari dagokionez, Gironan ez zuen Bridget Carleton kanadarrak jokatu, baina ziurrenik Mendizorrotzan jokatzeko modurik izango du Perfumerias Avenidaren azken fitxaketak. Roberto Iñiguez de Heredia entrenatzaile gasteiztarraren aginduetara, minduta iritsiko da Araba aldera Gaztelako taldea. Bada, Anna Montañanaren hitzei so eginez, dabiltzala kontuz Madelen Urieta eta bere jokalariak, gerlari zauritu baten aurka ekin beharko baitute.

We're sorry, but something went wrong: Web application could not be started

We're sorry, but something went wrong.

The issue has been logged for investigation. Please try again later.

Technical details for the administrator of this website

Error ID:

488372d9

Details:

Web application could not be started by the Phusion Passenger(R) application server.

Please read the Passenger log file (search for the Error ID) to find the details of the error.

You can also get a detailed report to appear directly on this page, but for security reasons it is only provided if Phusion Passenger(R) is run with environment set to development and/or with the friendly error pages option set to on.

For more information about configuring environment and friendly error pages, see:

This website is powered by Phusion Passenger(R)®, the smart application server built by Phusion®.