
Pilotaren mundua erabat astindu du Iker Irribarriak hartutako erabakiak, 26 urte baino ez dituela, pilota profesionala uzteko erabakia hartu baitu aramarrak, ETBk jakitera eman duenez.
Asteazken goizean emango ditu jakitera goierritarrak bere erabakiaren arrazoiak Eibarren emango duen prentsaurreko batean, baina, betiere Euskal Telebistak zabaldutakoaren arabera, azkenaldian belaunean izan dituen arazoak dira pilota uztera eraman dutenak.
2021eko martxoan izan zuen eskuin belauneko ebakuntza Iker Irribarriak eta sei hilabete kantxetatik at eman ostean irailean jantzi zituen berriz ere galtza zuriak.
Hori bai, azken Lau eta Erdikoari uko egin zion belauna ez zuelako nahi bezala eta aurtengo Binakakoan ere kanpoan geratu da, enpresaren erabakiz honako hau. Bi partidetan, baina, ordezko moduan aritu da eta bietan ere maila bikaina eman du, azkena iragan larunbatean, Peio Etxeberriaren lekuan. Astearte honetan bertan ere, Tolosako jaialdian iragarrita dago.
Dena joan da azkar, oso azkar, Irribarriaren ibilbidean, 19 urte baino ez zituela lortu baitzuen lehen mailako Buruz Buruko txapela 2016. urtean.
Geroztik manomanistako beste txapel bat (2019koa) eta Binakako (2017an Rezustarekin batera) beste bat ere jantzi zituen.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»

