
Iñaki Armendariz Izagirreri ezarritako kartzelaldiaren azken eguna izan da astelehen honetakoa. Jada hirugarren graduan sailkatuta zegoen Iruñeko preso hau eta gaur zigorra guztiz amaitu du. Ondorioz, ez du kartzelara itzuli beharko. Etxeratek NAIZi baieztatu dioenez.
Oso egun gutxi falta ziren espetxean 25 urte betetzeko. Izan ere, 1998ko martxoaren 27an atxilotu eta espetxeratu zuten. Txetxu Gomez Ezkerro eta Juan Mari Etxebarrirekin batera eraman zituen Guardia Zibilak, Iruñeko Arrotxapea auzoan, ETAko komando bat osatzeko akusaziopean.
Baldintza oso gogorretan bete du ia zigor osoa, bere anaiak GARAn argitaratutako gutun honetan salatu zuenez: isolamendu egoeran gehiena eta etxetik urrun (Herrera de la Manchan bereziki). Urruntzearen ondorioz, detaile adierazgarri gisa bere aitak bere bizitzako azken hamaika urteak Iñaki Armendariz ikusi gabe eman zituen.
Herrera, Burgos eta Zaballa azkenik
Kartzelaldiaren azken bi urteotan, jada zigorraren hiru laurdenak aski gaindituak zituelarik, leundu da egoera. 2020. urtean Herreratik Burgosera lekualdatu zuten, eta urtebete beranduago, Burgosetik Euskal Herrira, Zaballara hain zuzen ere. Bertan jaso du hirugarren gradua eta egoera honetan eman ditu azken hilabete hauek.
Iñaki Armendariz aske dela, hiru dira azken 48 orduetan kaleratuak izan ziren euskal presoak. Larunbatean Santos Gurtubai eta Zigor Blanco bizkaitarrentzat amaitu zen Auzitegi Nazional espainolak ezarritako zigorra, kasu honetan 20 urte preso egin ostean.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Intensidad, fútbol, emociones, polémica y empate en el derbi vasco de San Mamés (1-1)

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
