Mungian heldu den ekainaren 4an ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren jaiaren 30. edizioaren abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte asteazken honetan. ‘Jagon’ da kantaren izenburua eta STR taldeak egin du.
Iker Villa, Danae Riaño, Oihan Moreno, Lander Campos eta Xabier Bengoak osatzen dute STR taldea, eta aurkezpenean izan dira Villa eta Riaño, Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzailearekin eta Ainhoa Alustiza EITB Mediako zuzendariarekin batera. EITB Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren babeslea da eta babesletza akordioaren baitan aurkeztu da Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bideoklipa EITBren Bilboko egoitzan.
Agerraldian azaldu dutenez, aurtengo festaren «Jagon Eskola Publikoa» lelotik abiatuta, zaintzaren, babesaren eta laguntasunaren kontzeptuaren ildotik idatzi dituzte hitzak. «Denona den eta denontzat den hezkuntza publikoaren zaintza eta sustapena bermatzeko oihua da ‘Jagon’», esan dute.
Hala, eskolan eta eskolatik harago sortzen diren harremanak «elikatzeari eta bermatzeari» abestu nahi izan diote. «Euskara hizkuntza bezala kultur eragilerik nabarmenena izan da beti Euskal Herrian eta nortasun horren zaintza» ere azpimarratu nahi izan dute lelo horrekin.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

