
Lakuako Gobernuko Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erabat kiskali da Arrasateko Sara Merenderoa. Larunbat honetako goizeko zazpietan lortu dute suhiltzaileek garrak itzaltzea. Zorionez, suak ez du inor zauritu eta ez da ondoko etxebizitzetara ailegatu. Herriaren kanpoaldean kokatutako baserri merendero bat zen Sara.
Ertzaintzak 29 urteko gizonezko bat atxilotu du, bart gauerdian bertara lapurtzera sartu eta ondotik sua piztu zuela uste baitu. Epailearen aurrean deklaratu ostean, aske geratu da, karguekin. EiTB taldearen arabera, epaileak ez du atzeman sutea nahita eragin duela baieztatzeko zantzurik.
Suhiltzaileek azaldu dutenez, larunbat goizaldean izan dute sutearen berri, ordu bata aldera, eta iritsi direnerako garrak hagitz indartsuak ziren. Esku hartzen saiatu diren arren, bi solairu eta teilatupea zituen baserria, Sara Merenderoa, erabat erre da. Arrasateko Meatzerrekako 19. zenbakian zegoen, Kanpazarreko igoeran, N-636 errepidean.
Sugeldoa zaintzen
Hogei bat suhiltzaile hurbildu dira guztira Sara Merenderora, Oñati, Eibar, Legazpi eta Azpeitiko parkeetatik. Sua itzaltzeko ahaleginean aritu dira, sei zisterna kamioi, autoeskalako bat eta beste hiru ibilgailu lagun zituztela.
Larunbat honetako goizeko zazpietan lortu dute garrak itzaltzea. Hala ere, suhiltzaile batzuk bertan gelditu dira, badaezpada, sugeldoa zaintzen.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
