
ANkerkeriari Stop dinamikak jakinarazi duenez, Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazte arabarrek espetxera sartzeko agindua jaso dute dagoeneko. Hori dela-eta, astelehenetik aurrera hainbat mobilizazio deitu dituzte, tartean irailaren 30ean Gasteizen egingo den manifestazio nazionala.
Komunikabideetara igorritako agerraldi batean, Maddalen Muguruzak eta Miren Lapitzek hartu dute hitza, plataformaren izenean, «luzean esperoan» egon eta gero Barbadok eta Zelaiak jaso dutela dagoeneko espetxeratzeko agindua.
2021eko otsailaren 2an, atxilotu zituztenetik bi urtera, Auzitegi Nazionalak espainiarrak bi gazte arabarren aurkako epaia eman zuen, «armak eta munizioak gordetzeagatik»: lau urteko kartzela-zigorra, urtebeteko zaintzapeko askatasuna eta hamar urteko inhabilitazioa ezarri zien.
Iragan maiatzean berretsi zuen Auztegi Gorenak ebazpen hori.
Mobilizazioak
Orain, espetxeratze agindua eskutan, «hasierako momentuko elkartasun eta indar berdinarekin ankerkeria hau salatzera» aterako direla ohartarazi dute, eta hainbat mobilizazioren berri eman dute.
Heldu den astelehenean, hilak 18, Agurain, Amurrio eta Gasteizen protestak egingo dira, arratsaldeko 19.00etan. Halaber, egun horretan bertan edota ondorengoetan, gainontzeko herri eta auzoetan mobilizazioak eta elkartasun keinuak antolatzeko deia egin dute.
Hitzordu nagusia hilaren 30erako jarri dute, larunbat horretan manifestazio nazionala egingo baitute Gasteizen. Arratsaldeko 18.30ean abiatuko da Artiumetik.
Elkartasun kamisetak Amurrioko Herriko tabernan, Aguraingo Herriko tabernan eta Gasteizko Garraxi tabernan salgai jarraitzen dutela gogorarazi dute plataformatik. Baliabide kutxara ekarpenak egiteko aukera ere badagoela nabarmendu dute, informazio guztia beren sare sozialetan dagoela azpimarratuz.

Bazofia sintética disfrazada de noticia para hacer política facha

Mutualistas vizcainos percibirán mayor importe en su pensión al ajustarse sus retenciones

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»
