2021eko apirilean estreinatu zuen Antton Telleria umoregile tolosarrak ‘Nekatutak’ bakarrizketa, eta 60 emanaldi inguru eskainita, aurtengo martxoaren 4an egin zuen azkenengoz, Donostiako Antzoki Zaharrean. Baina ez zen hor amaitu euskarazko ‘stand-up’ komediaren ikuskizun arrakastatsuenaren zikloa: Telleriak grabatu egin zuen azken emanaldi hura eta igande honetan Youtuben jarriko du ikusgai. ‘Nekatutak-Grabatutak’ doan ikusi daiteke dagoeneko.
Igande honetan ‘Nekatutak’ ikusteak «beste kolore bat» emango dio egunari, Antton Telleriak sare sozialetan ziurtatu duenez.
https://t.co/EloijnN6Hs pic.twitter.com/UZ5Z2QsTNP
— Antton Telleria (@antton_telleria) September 17, 2023
Telebistan, irratian, eta bestelako lubakietan ibili da Telleria, baina ‘Nekatutak’-en azken emanaldia egin eta gutxira NAIZi aitortu zionez, irri eta barre eragile lanetan segitu nahi du. Irri eta barre euskaraz eragiten, eta gai arantzatsuen bueltan gainera.
«Zirikatzea gustatzen zait, tentsio hori bilatzea. Baina niri batez ere gustatzen zait ideia bat izan eta ‘zein ona’ pentsatzea. Patetiko samarra da nik hori esatea, baina zerbait okurritu eta ‘zein bizkorra’ pentsatzea. Badaude barregarriak diren ideiak, baina badira koska bat gorago daudenak. Bereziki asegarriak zaizkit konplexutasun maila bat duten ideiak, ‘nola iritsi da horra?’ pentsatzera zaramatenak. ‘Que cabrón’ esan izan du jende askok, eta hori asko gustatzen zait. Eta horiek bilatzen ditut», kontatu zuen Amagoia Mujika kazetariak egin zion elkarrizketan.
Josu Artetxe, 50 años de una muerte en la estela de la de Carrero

De alcalde a alcalde, lección de Leoz a Toquero sobre las ‘Llaves por la resolución’ de Sare

La AN mantiene en prisión a Joseba Arregi, de 77 años y preso desde hace más de tres décadas

«El euskara es el idioma que más me ha emocionado cantar»
