
‘Heimebane’ telesaila Norvegiako telebista publikoaren nazioarteko arrakastarik nabarmenetako bat izan zen. Futbolaren gaia zuen oinarri, baina bazuen berezitasun bat: gizonezkoen futbol ligan entrenatzen hasten zen emakumezko bat zela protagonista.Telesaila aparta da, biziki gomendatzen dizuet.
Bada, sei urte beranduago, NRK telebista publikoak ‘Beist’ (‘Bestia’, gaztelerazko bertsioan) telesaila estreinatu du. Futbol munduan girotua dago hau ere, baina ikuspegia zeharo desberdina da; oraingo honetan, jokalari gisa karrera profesionala hasi nahi duten gazte batzuk kokatu dituzte narrazioaren erdigunean. Michael Stilson futbolari profesional ohiak idatzitako eleberri-trilogiaren egokitzapena da.
Futbolean ibilbide profesionala izatearekin amesten duten 16 urteko bi lagunen istorioa azaltzen du; eliteko futbolari izan nahi duten jokalari gazte batzuen ametsak, lorpenak eta porrotak islatzen dituena. ‘Hjerteslag’ telesailaz geroztik, Ole Sebastian Kåss sortzaile norvegiarrarak zuzentzen duen bigarren telesaila da.
Norvegiako estatistikek diotenez, futbol-jokalari izan nahi duten gazteen %0,22-k soilik lortzen dute profesional izatea; helburu horrekin amesten dutenek jasaten duten presio-mailari buruzko ikuspegia eskaintzen du telesailak.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

