
Ernst De Geer hasiberriak ikuslea deseroso sentitzea nahi du. Estilo nordikoa duen ‘Hypnosen’ (‘Hipnosis’) komedia erromantikoa konformismoari eta bikote harremanei buruzko satira zorrotza osatzeko helburuz estreinatu du.
Andre eta Vera lehiaketa entzutetsu batera joan dira emakumearen osasuna zaintzen duen aplikazio bat aurkeztera. Baina topaketara joan aurretik, Verak hipnosia praktikatu du erretzeari uzten saiatzeko. Une horretatik aurrera Andréren jarrera aldatu egin da eta ustekabeko jokabidea erakutsiko du. Iazko Txekiako Karlovy Varyko Nazioarteko Zinemaldian hiru sari eskuratu zituen: aktorerik onena (Herbert Nordrum), FIPRESCI saria eta Europa Cinemas Label saria.
Ernst De Geer-ek zera aipatzen du elkarrizketa batean: «Hipnosiaren ideia Donald Ahatearen marrazki bizidunak ikusten ari nintzen egun batean piztu zitzaidan, Pluto txakurra hipnotizatzen duen sekuentzia batekin». Filmaren gai nagusiari buruz galdetuta honakoa gehitu du zuen, «nola erreakzionatuko zenuke, zure hurbileko pertsona batek, bat-batean, inolako iragazki-sozialik gabeko jarrera izango balu? Hori da ikusleen artean sortu nahi dudan galdera».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso

Euspel pide 4 años y medio para los antifascistas y ELA acusa a Lakua de proteger a Falange

