
Baionako bizilagun bat Libanon harrapatuta dago, herrialdetik ezin atera, France Bleu hedabideak jakinarazi duenez. Herrialdetik irteteko lau saiakera egin ditu, baina ez du etxera bueltatzeko aukerarik izan. Ihes egiteko hurrengo saiakera urriak 5ean izango da, hedabideak adierazi duenez.
Monique Kayruz irailak 12an heldu zen Libanoko hiriburura, familia bisitatzera. Dagoeneko lau aldiz atzeratu behar izan du itzulera, hegaldia bertan behera uzten diotelako azken unean. Gero eta herrialde gehiago dira Beirutekin lotzen dituen hegaldiak bertan behera utzi dituzten herrialdeak.
Londresek, aldiz, astearte honetan iragarri du hegaldi bat jarriko duela berre herritarrak Libanotik ateratzeko. Kanadak ere antzeko adierazpenak egin ditu, bertatik 800 pertsona ateratzeko asmoa azalduz.
Haien herrian errefuxiatuak
Kayruzek France Bleu Pays Basque hedabideari eskainitako adierazpenetan, Beirut «oso giro oneko hiriburua» dela defendatu du, baina orain berriz, «desertua» dela.
Bertan azaldu duenez, familia bizi den auzoa kristaua da, eta oraingoz bertan ez da bonbardaketarik egon. Hori bai, Libanoko hegoaldeko errefuxiatuen etorreraren berri eman du. Nahikoa dute errefuxiatuek Mobilette motor bat familia osoa garraiatzeko. Kayryzek deitoratu du hauek «herrialde barruan ere errefuxiatuak» direla.
«Edozein kontsiderazio politikoz gain, ikusten dudana emakumeak dira, haurrak, errepidean daudenak, etxeak galdu dituztenak, beldurtuta daudenak. Eskoletan ostatu hartzen duten pertsonak dira, baina eskoletan bulegoak daude, ez dago oherik, adibidez, ez dago komunik. Beren herrialdean bertan errefuxiatzen diren pertsonak dira», adierazi du.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak



